Drakula
- Artikulu hau Bram Stoker idazlearen eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Drakula (argipena)».
Drakula | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Bram Stoker (1897) |
Argitaratze-data | 1897ko maiatzaren 26a |
Generoa | Beldurrezko eleberria, eleberri gotikoa |
Jatorrizko izenburua | Dracula |
Hizkuntza | ingelesa |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma Batua eta Irlanda |
Ilustratzailea | Pierre Falké (en) |
OCLC | 1447002 |
Euskaraz | |
Izenburua | Drakula |
Itzultzailea | Iñaki Mendiguren |
Argitaratze-data | 1993 |
Orrialdeak | 76 |
ISBN | 978-84-8331-387-9 |
Drakula (jatorrizko izenburua, ingelesez: Dracula) Bram Stoker irlandar idazlearen 1897ko eleberri bat da. Protagonista nagusia Drakula kondea da, banpiroen pertsonifikazio ospetsuenetako bat, gerora eleberrietako, antzezlanetako, eta batez ere ezin konta ahala filmetako protagonista izan dena. Stoker idazleak Vlad Drakula pertsonaia historikoa eta Ekialdeko Europako banpiroen kondaira hartu zituen oinarritzat.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontakizuna XIX. mendearen bigarren erdialdean Transilvania eta Ingalaterran girotuta dago; bertan, alde batetik, Drakula kondea eta haren menpeko morroiak, eta bestetik, Van Helsing doktorea buru duen gizon-emakume talde baten arteko borroka azaltzen da, hots, iluntasunaren eta argiaren arteko borroka, edota gaizkiaren eta ongiaren artekoa.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraindik ez dago liburua osorik euskarara itzulia. Halere, bada moldaketa laburtu bat: Iñaki Mendigurenek 1993an itzulia[1].
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dracula (1931ko filma): 1931an Béla Lugosi hungariar aktoreak antzeztutako film klasikoa.
- Dracula (1958ko filma): Terence Fisherrek zuzendu eta Christopher Lee eta Peter Cushing aktoreek antzeztua.
- Bram Stoker's Dracula: 1992an Francis Ford Coppolak zuzendutako filma.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bárbara González Peláez, "Historia cronológica de las traducciones de Drácula de Bram Stoker", Revista de Historia de la Traducción, Universidad de Málaga, 2018. https://ddd.uab.cat/pub/1611/1611_a2018n12/1611_a2018n12a7.pdf