Douglas DC-3
Douglas DC-3 | |
---|---|
airliner with 2 piston-propeller engines (en) | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Douglas (en) |
Ekoizpen osoa | 607 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1935eko abenduaren 17a |
Zerbitzuaren hasiera | 1936 |
Aurrekoa | Douglas DC-2 (en) |
Kudeatzailea | DC-3 fleet (en) , American Airlines, Bavaria Fluggesellschaft (en) , Lufthansa, Air France, British European Airways (en) , Scandinavian Airlines System, Olympic Airways (en) , Luftwaffe, Royal Air Force Transport Command (en) eta Aigle Azur (1946) (en) |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 19,63 () m × 19.647 () mm |
Propulsatzailea | Twin Wasp S1C3G (en) (2) |
Potentzia | 2.100 imperial horsepower (en) |
Abiadura | 231 mph |
Edukiera | 32 27 |
Autonomia | 2.125 mi |
Douglas DC-3, AEBetako hegazkin komertzial bat da. Douglas Aircraft Company hegazkinlaritza enpresak ekoitzia eta Arthur E. Raymond buru zuen ingeniaria talde batek diseinatua, 1930eko hamarkada eta 1940ko hamarkadako hegazkinlaritza komertzialen sekulako iraultza eragin zuen, 333 kilometro orduko abiadura harrapatu eta 2.400 kilometroko distantziak bidaiatu baitzitzazkeen. Bere garairako diseinu guztia aurreratua zuen, eta lehenbiziko hegaldia burutu eta 80 urtetara ere hegan egiten jarraitzen duten hegazkinak badaude.
Douglas DC-2 hegazkina eredutzat hartuz garatu zen, era berean, DC-3 hegazkinak aldaera ugari izan zituen, batzuk baita militar erabilerako ere: Douglas C-47 Skytrain, Lisunov Li-2, Showa/Nakajima L2D, Basler BT-67, Conroy Turbo Three eta Conroy Tri-Turbo-Three.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |