[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Dong Yansheng

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dong Yansheng
Bizitza
JaiotzaPekin1937ko uztailaren 6a
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
HeriotzaPekin2024ko urtarrilaren 2a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaBeijing Foreign Studies University (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
txinera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea
Jasotako sariak
KidetzaQ25408064 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista

Dong Yansheng (txinera sinplifikatuz: 董燕生; pinyinez: Dǒng Yànshēng; Pekin, 1937ko uztailaren 6aibidem, 2024ko urtarrilaren 2a) txinatar hizkuntzalari eta itzultzailea izan zen[1].

Hasiera batean errusiera ikasi nahi izan arren, azkenean gaztelania aukeratu zuen. 1956an Pekingo Atzerriko Hizkuntzen Institutuan sartu zen[1] eta bertan graduatu zen[2]. Itzuli zituen idazlanen artean, besteak beste, Miguel de Cervantesen On Kixote Mantxakoa (txinerazko bertsiorik onenatzat hartzen dena) eta Miguel Ángel Asturiasen Hombres de maíz daude[2].

Dong Yanshengek hainbat sari jaso zituen. 2000n Elisabet Katolikoaren Ordena eman zioten, 2001ean Lu Xun saria, eta 2009an Arteen eta Letren Ordena[2]. Lleidako Unibertsitateak eta Madrilgo Urrutiko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuten[2][3].

Pekingo Atzerriko Ikasketen Unibertsitateko katedraduna izan zen[4]. Pekinen hil zen 2024ko urtarrilaren 2an, 87 urte zituela[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Pioneros del español en China - Dong Yansheng» CGTN Español 2018-01-21 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) «Muere a los 87 años el hispanista Dong Yansheng, autor de la "mejor traducción" al chino del Quijote» 20minutos 2024-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  3. (Gaztelaniaz) Belda, Luis Miguel. «Dong Yansheng, Doctor Honoris Causa por la Universidad UDIMA» Universidad a Distancia de Madrid 2019-05-13 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  4. (Gaztelaniaz) Fernández, José Luis. «Dong Yansheng, investido doctor ‘honoris causa’ por la UDIMA» Éxito Educativo 2019-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.