Dioptria
Dioptria lente edo leiar baten potentzia edo errefrakzio-ahalmena adierazten duen unitatea da. Bere balioa Ferdinand Monoyer oftalmologo frantziarrak definitu zuen estreinakoz 1872an: metro bateko foku-distantzia duen leiar baten errefrakzio-ahalmena da [1].
Dioptria foku-distantziaren alderantzizkoa da, metroetan. Esaterako, 0,25 metroko foku-distantzia duen leiar batek 4 dioptria izango ditu (1/0,25):
- D dioptriak izanik
- f foku-distantzia izanik
Dioptria positiboa ala negatiboa izan daiteke, leiarraren arabera: lente ganbilek edo konbexoek (lente konbergenteak ere deituak) dioptria positiboak dituzte, eta ahurrek edo konkaboek, negatiboak.
Begi normal baten foku-distantzia (f) 17 mm-koa da [2]. Miopia dagoenean, foku-distantzia laburragoa da, kristalinoak konbergentzia handia duelako, eta beraz irudia erretina baino aurrerago fokatzen da. Miopiaren beste kausa bat begia oso luzea izatea izan daiteke. Leiar dibergenteak erabiliz zuzendu egiten da miopia.
Erraza da kalkulatzea zenbat dioptria izan beharko ditu leiar batek miopia bat zuzentzeko. Horren kausa begi luzeagoa baldin bada (milimetro bat luzeagoa, esaterako), 18 milimetroko foku-distantzia beharko du, 17 mm-ren ordez. Beraz, erabili beharko den leiar konkaboak (dibergenteak, f' izenarenak) dioptria hauek beharko ditu:
Dioptrien minus zeinuak esan nahi du leiar dibergente bat beharko dela miopia hori zuzentzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Thomas, C. Ferdinand Monoyer La médecine à Nancy depuis 1872 (frantsesez)
- ↑ Julio González Martín Moro, Manual CTO de Medicina y Cirugía (Madrid) 10:10 (2011)