[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Din - Din iturria

Koordenatuak: 43°18′47″N 2°02′03″W / 43.31319°N 2.03421°W / 43.31319; -2.03421
Wikipedia, Entziklopedia askea
Din - Din iturria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′47″N 2°02′03″W / 43.31319°N 2.03421°W / 43.31319; -2.03421
Map
Ondarea
EJren ondarea1280

Din-din iturria Donostiako Igeldo auzoan dagoen iturri bat da, Marabieta baserritik Amoene baserrirako bidearen behealdean[1].

Aipagarri du gotiko itxurako aurrealdea, hareharrizko silarriz eginda (arku zorrotza hurrenez hurreneko zenbait molduratan). Harlanduak, goialdean, zirkulu erdiko arku baten errepikapenaz apaindutako frisoa darama eraikuntza osoaren erremate gisa. Garai batean, iturriarekin batera zutabe bat edo gehiago bazeuden ere horien oinarria besterik ez da geratzen. Igeldoko San Pedro elizaren jatorrizko konfiguraziotik etor litezke arkuak[2][1].

Iturriko ura errepidearen azpian sortzen da. Egun, iturriak oraindik ura ematen du, nahiz eta, ziurrenik, orain udal saretik datorren.

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]