[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Deepfake

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Deepfake teknologia aurpegiko morphing egiteko
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Adimen artifiziala ulertzeko bideoa.

Deepfake ingelesezko akronimoa da, fake (euskaraz: «faltsu») eta deep learning (euskaraz: «ikaskuntza sakon») hitzekin osatua.[1] Berez, adimen artifizialeko teknika bat da, itxuraz benetakoak diren pertsonen bideo faltsuak editatzeko aukera ematen duena. Horretarako, gainbegiratu gabeko ikaskuntza-algoritmoak (ingelesez: generative adversarial network) eta lehendik dauden bideoak edo irudiak erabiltzen dituzte.[2] Teknika horren azken emaitza oso bideo errealista da, baina fikziozkoa. Deepfakearen teknikaren erabileraren adibide nabarmenen artean[3] Rogue One: A Star Wars Story 2016ko filmaren bi eszena daude, non Leia printzesa pertsonaia Carrie Fisher aktorearen gaztea zeneko aurpegiarekin agertzen den. Benetan Ingvild Deila aktore norvegiarrak antzeztu zuen eszena horietan.[4]

Teknika hau aktore edo celebrity bat bideo pornografiko batean parte hartzen sortzeagatik ezagun bilakatu zen. Bideo faltsuen modalitate honetan, bideo pornografiko bat (algoritmorako erreferente gisa erabiltzen dutena) eta aktore edo celebrityaren beste bideo edo irudi bat konbinatuz sortzen dituzte, gero, programa informatikoak deepfake teknikekin editatzen duena. Ez du axola aktoreak edo celebrityak inoiz eszena edo bideo pornografikorik egin ez izana; hain zuzen ere, lortu nahi dena da horrelako zerbait gertatu izanaren efektua sortzea, ahalik eta errealistena. Interneten dagoen eduki pornografiko ugaria dela eta, deepfake pertsona ospetsuen bideo pornografikoak sortu ohi dituzte, baina albiste faltsuak eta asmo txarreko buluak sortzeko ere erabiltzen dituztela azpimarratu behar da. Teknologia emergente honek ikerketaren munduan izan zuen jatorria, zinema munduko teknika digital garestien alternatiba gisa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]