Dean Thomas
Dean Thomas | |
---|---|
Harry Potterren unibertsoa | |
Argitalpena | |
Sortzailea | J. K. Rowling |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | Quidditch player (en) ikaslea |
Bestelakoak | |
Superboterea | magic in Harry Potter (en) |
Dean Thomas Harry Potter liburu-saileko pertsonaietako bat da. Harryren gelakidea da Gryffindor etxean, Seamus Finnigan, Neville Longbottom eta Ron Weasleyrekin batera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dean Thomas, Harryren adin berekoa da, eta muggleekin hazitakoa. Zurrumurru batzuen arabera, benetako gurasoak Lord Voldemorten hil-jaleek hil zizkioten eta umezurtz gelditu zen.
Harryren lagunik onena ez bada ere, Deanek asko laguntzen dio Harryri, baita Voldemort itzultzen denean ere. Horren adibide da, Dumbledoreren Armadan sartzea. Hurrengo urtean, Gryffindorreko quidditch talderako probak egiten ditu, baina ez da sartzen, eta Hogwartseko beraien zazpigarren ikasturtean hil-jale batzuek bahitzen dute eta Malfoytarren etxean edukitzen dute Grhpook iratxoa, Luna Lovegood eta Ollivander makil-egilearekin batera, baina Harryri esker onik irteten da. Amaieran, Hogwartseko Gerran hartzen du parte.
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Futbolzalea da
- Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea liburuan Ginny Weasleyren neskalaguna izan zen bolada batez, baina beraien erlazioa laster amaitu zen
- Seamus Finnigan da bere lagunik onena
- Orain arte, pelikuletan lehenengo bostetan agertu da, Alfred Enochek interpretatua