David Oistrakh
David Oistrakh (Odesa, 1908ko irailaren 30greg./irailaren 17ajul. - Amsterdam, Holanda, 1974ko urriaren 24a) ukrainar biolin-jotzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moskuko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak; 1926an ikasketak bukatu eta kontzertuak ematen hasi zen; 1934tik aurrera berrogei urtez biolin-irakaslea izan zen Moskuko Kontserbatorioan eta gorengo mailako biolinistak izan zituen ikasle, besteak beste, Igor Oistrakh semea.
Biolin-jotzaile bikaina zen, sari asko irabazi zituen, eta ospe handia izan zuen nazioartean. Musikaren alderdi guztiak landu zituen, ganbera-musika bereziki.
Mundu osoan zehar eman zituen kontzertuetan errusiar konpositore modernoak ezagutarazi zituen (Kabalievski, Miaskovski, Prokofiev, Xostakovitx).
Errusiar musikagile batzuek Oistrakhentzat idatzi zituzten lanetako batzuk: Prokofiev (2. sonata), Xostakovitx (1. eta 2. kontzertuak, sonata), Khatxaturian (kontzertua), Kabalievski (kontzertua).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Oistrakh |