Crowdsourcing
Crowdsourcing, ingelesezko crowd (euskaraz, jendetza) eta sourcing (euskaraz, errekrutamendua) hitzetatik, lankidetza jendetsua edo lankidetza irekia ekimen bat aurrera eramateko pertsona kopuru handi baten lankidetza baliatzearen praktika da, bereziki euren sormena, adimena eta ezaguera eskatuz, ordainduta edo ordainsaririk gabe. Outsourcing ingelesezko hitzetik eratortzen da, non enpresek kanpoko zerbitzuak kontratatzen dituzten atza bat burutu edo proiektu bat burutzeko. Bereziki Interneten garapenarekin garatu den praktika da, pertsona askorekin batera harremanetan jarri eta koordinatzeko aukera eskaintzen duelako. Crowdsourcing adibide arrakastatsu bat Wikipedia: norberak jartzen duen apurrarekin, beste askoren apurrekin bilduz, guztion eskura jartzen den entziklopedia aske bat sortzen da. Kontzeptua Jeff Howe idazleak eta Mark Robinson editoreak erabili zuten lehen aldiz Wired magazine aldizkarian.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |