[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Commentarii de Bello Gallico

Wikipedia, Entziklopedia askea
Commentarii de Bello Gallico
Jatorria
Egilea(k)Aulus Hirtius (mul) Itzuli eta Julio Zesar
Argitaratze-dataK.a. 58
IzenburuaDe Bello Gallico
Jatorrizko herrialdeaAntzinako Erroma
ArgitaletxeaJulio Zesar
Ezaugarriak
Genero artistikoafikzioz kanpoko literatura, propaganda eta autobiografia
Hizkuntzalatina
Deskribapena
Honen parte daCommentaries of Julius Cæsar (en) Itzuli
Argumentu nagusiaGalietako gerra
kronologia
Commentarii de Bello Gallico Commentarii de Bello Civili (en) Itzuli
1783. urteko argitalpen bat.

Commentarii de Bello Gallico edo labur De Bello Gallico latinez, Galietako gerrari buruzko iruzkinak[1] edo besterik gabe Galietako gerrak euskaraz, Julio Zesarrek idatziriko historia bilduma bat da, zortzi liburukiz osatua, Julio Zesarrek berak zuzendu zuen Galietako gerrei buruzkoak kontatzen dituena. Bilduman jasotzen diren iritziak eta gertaerak K.a. 58 - K.a. 52. urte bitartean jaso zituen eta, Julio Zesar eta bere erromatar legioak garaile suertatu eta gero idatzi zituen K.a. 52 - K.a. 51 urteetan. Zortzigarren liburukiak K.a. 51 - K.a. 50 urteetako egoera eta azken gertaerak jasotzen ditu Aulus Hirtiusen eskutik.

Julio Zesarren bi idazlan gorde dira, honako hau eta Commentarii de bello civili; K.a. 49 eta K.a. 45. urteetan batez ere G. Pompeio Magno eta Zesarren arteko gerrari buruzko iruzkinak. Gidor Bilbao filologo klasikoaren arabera, "guregana iritsi diren bi historia-lanek estilo berri baten bidea ireki zuten latinezko historialaritzan. Zesar bera protagonista izan zuten gertakizunen kontakizuna da gehienbat, berak edo bere hurbileko lankideek idatziriko ohar eta txostenetan oinarritua eta etnografia edo geografiari buruzko excursus[oh 1] luzeez hornitua."[1]

Propaganda tresna moduan erabili zuen kontakizuna, Erroman bere ospe ona zabal zedin eta Errepublikako egitura politikoetan bere eragina sakontzeko.

  1. iruzkin, zeharkako testua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Bilbao Telletxea, Gidor. (2002). Latin-Literaturarako sarbidea. Idazleak eta idazlanak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 64 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]