Chilopoda
Chilopoda | |
---|---|
Devoniar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Arthropoda |
Subfilum | Myriapoda |
Klasea | Chilopoda Latreille, 1817
|
Azpibanaketa | |
Chilopoda edo ehunzangoak (grezieratik, kheilos, ezpainak eta podos, hankak) askotan eskolopendra edo ehunzango deituak, artropodoak dira Myriapoda taldekoak. 21 segmentuz edo metameroz osatutako gorputz luzea dute eta estua dute. Segmentu bakoitzaren bi aldeetan hankak dituzte eta 10 zentimetro arte neurtu ditzakete. Batzuek pozoina dute. Haragijaleak dira eta ehizatzeko ahoaren ondoan apendizeak dituzte. 3.300 espezie deskribatu dira.
Chilopoda eta Diplopodaren arteko ezberdintasuna hanka kopuruan dago, baina ez luzeeran, baizik eta segmentuka. Chilopodoek hanka pare bakarra dute metamero bakoitzean eta milazangoek bi hanka pare dituzte metameroko.
Mundu osoan zehar bizi dira, giro artikotik basamortuetara. Hala ere beti gune hezeetan bizi dira, hezetasun asko galtzen baitute gorputzetik.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chilopoda |
| ||||||||||||||||||||||||
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chilopoda |