Catalina de la Rosa
Catalina de la Rosa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Catalina Nicolás |
Jaiotza | ezezaguna |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 1646 ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerkigilea eta enpresa |
Mugimendua | Espainiako Urrezko Mendea |
Catalina de la Rosa edo Catalina Nicolás (? - 1646) Espainiako Urrezko mendeko aktorea, antzerkigilea edo komedia egilea eta antzerki enpresaria izan zen.
Catalina Nicolás Pedro de la Rosa-rekin (1613-1675) ezkondu zen eta abizena aldatu zuen. Pedro, semea izan zuten Valladoliden bizi zirela (Comedias kalean), 1635eko martxoaren 9an (nagusi egitean frantziskotar fraide egin zena), eta aita eta ama ponteko eta lekuko garaiko aktoreak izan zituen mutikoak (haien artean, Cosme Pérez, Juan Rana ezaguna).[1]
Senar-emazte zirela dakigu 1636an elkarrekin, Tomás Fernándezen antzerki konpainia utzi eta "La Compañía de la Rosa" sortu zutenean.[2]
Konpainiak arrakasta handia izan zuen eta errege-erregina (Elisabet Borboikoa (1602-1644), Filipe IV.aren emaztea, oso zaletua zuten), noble nahiz hirientzat antzeztu zuten (jauregietan, antzoietan eta kaleetan). Kontratuetan senar-emazteak ageri ziren eta hurrenez hurren lan egin zuten Madrilen konpainia sortu zuten urtean Korpuseko ospakizun garrantzitsuetan eta, ondoren, 1639, 1641, 1642 eta 1644an; Segovia eta Burgos (1636), Valentzia (1637 eta 1645), Cádiz (1638), Sevilla (1638 eta 1639), Málaga (1640), Granada (1640), Valladolid (1641 eta 1644), Toledo (1642 eta 1644), París (1643), eta Salamanca (1644 eta 1646). Arrakastak jarraitu egin zuen Catalina hil ostean ere. Idazle ezagunen lanak antzeztu zituzten (batez ere komediak eta entremesak).
1645eko azaroaren 19an Catalina eta Pedro de la Rosak memorial bat idatzi zieten errege-erreginei antzeztutako komediak ordaintzeko eskatuz eta poema batekin bukatu zutena:
« | Que valiéndonos dineros Cuando, con vano aparato, |
» |
Alegia, zor zieten diruaren truke, nahiago zutela horren pareko zen zaldun pribilegio batzuk jasotzea, etorkizunean errentak izateko.[2]
1660an testamentua egin zuenean, Pedrok deklaratu zuen Catalinarekin ezkondu zenean ez zutela inongo ondasunik ez batak ez besteak eta Catalinaren heriotzaren unean 1.000 dukaten jabe zirela.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b DÍAZ DE ESCOVAR, Narciso. (1932). «Comediantes de otros siglos: Pedro de la Rosa» Boletín de la Real Academia de la Historia 101: 149-183..
- ↑ a b Catalina de la Rosa, autora de comedias (?-1646). .
- ↑ Orden relativa a la retribución de unas comedias que se han representado en Palacio del Real de Valencia. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- GARCÍA LORENZO, Luciano (ed.) (2000): Autoras y actrices en la historia del teatro español, Murcia: Murtziako Unibertsitatea eta Almagroko de Festibala, 133-153. or.
- DOMÉNECH RICO, Fernando (2007): “Viudas, viragos y un poco asesinas: las autoras de comedias”, En torno al Teatro del Siglo de Oro. Jornadas XXI-XXIII. 2004, 2005 y 2006 (Almería), Almería: Instituto de Estudios Almerienses, 2007, 51-73. or.