[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Cassandra Ciangherotti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cassandra Ciangherotti

(2014)
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1987ko urtarrilaren 1a (37 urte)
Herrialdea Mexiko
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
IMDB: nm2574226 Edit the value on Wikidata

Casandra Ciangherotti (Cuernavaca, Morelos, Mexiko, 1987ko otsailaren 14a) zinemako, antzerkiko eta telebistako aktore mexikarra da.[1][2]

'Los Soler' aktoreen familiatik dator zuzenean. Fernando Luján (1939-2019) aktorearen alaba da, eta Vanessa Ciangherotti aktorearen ahizpa, baita Fernando Ciangherotti aktorearen eta Fernando Canek zuzendariaren arreba ere.[3]

Aktore ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, Mexikoko Hasta el viento tiene miedo thrillerrean hasi zen lanean pantaila handian.[4] Gerardo Torten Viaje redondo (2009) filmean lehen aldiz protagonista izan zen. Pertsonaia horrekin Aktore Onenaren Saria jaso zuen Festival International du Film D’Amiens jaialdian. Handik denbora batera, Gustavo Lozaren Paradas continuas (2009) filmatu zuen. Telebistan, Locas de Amor telesailean parte hartu zuen, Carmen Armendarizek ekoitzia.[4]

2010ean, Francisco Athiéren El Baile de San Juan (Mexiko-Espainia-Frantzia) nazioarteko filma filmatu zuen, baita Icíar Bollaín zuzendari txalotuaren También la lluvia (Espainia-Mexiko-Bolivia) ere.[4] Ondoren, Mexiko Hirira itzuli zen Tlatelolco gertaera errealetan oinarritutako gertaera filmatzera.

Antzerkian, Benjamín Cann-en La piel en llamas lanean parte hartu zuen, Mauricio García Lozanoren Don Giovanni operan eta Fernando Bonillaren Los Ingrávidos.* 2014. urtean, Luis Javier M. Heneineren Tiempos Felices eta Sebastián del Amoren Cantinflas filmetan aztertu zuen berriro komedia.[5] Bere lanik berriena, Catalina Aguilar Masttretaren Las horas contigo (2015) opera primarekin, Mexikoko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren (AMACC) Aktore Onenaren izendapena jaso zuen.*

Cassandra Ciangherotti "Busco Equivocarme" tailerreko irakaslea izan zen Tonalá 66an, José María Yazpik eta Johanna Murillok sortu zuten Colonia Condesa izeneko gune kulturalean

Aktore-ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, lan hauetan parte hartu du:[6]

Fenix sarietarako izendatuak: eskumatik hasita Arcelia Ramirez, Cassandra Ciangherotti, Ludwika Paleta eta Maya Zapata. Argazkia: Tania Victoria /Kultura idazkaria, 2014.09.29
Cassandra_Ciangherotti, 2018
Pelikula Pertsonaia Urtea
Hasta el viento tiene miedo Andrea 2006
Kada kien su karma Inés 2007
Viaje redondo Fernanda 2008
Paradas continuas Lisa 2008
El baile de San Juan Victoria De la Villa 2009
También la Lluvia María 2009
Para volver a amar Laila 2010
Tlatelolco, verano del 68 Ana María 2013
Ciudades Desiertas - 2012
Cantinflas Estela Pagola 2014
Tiempos Felices Mónica 2014
Las Horas Contigo Emma 2014
Los parecidos Irene 2016
El club de los insomnes Danny 2016
Cygnus Diana 2017
Opus Zero Fernanda 2018
Tiempo Compartido Eva 2018
Las niñas bien Alejandra 2018
Solteras Ana 2019

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filma Urtea
Identidad Perdida 2000
La Sal 2006
Perdido por Antonia 2011
El Pescador 2011
Ni Aquí Ni Allá 2013
Seriea Urtea
Marea alta[7] 2022
Los Espookys 2019
El amor no se corresponde 2014
Locas de Amor 2009
Los Minondo 2010
Para volver a Amar 2010
Programa Urtea
Mirada de Mujer 1999
Lana Urtea
Casa 2 2004
Pop Corn 2005
Una Rosa con Otro Nombre 2007
Inmigrantes con Habilidades Extraordinarias 2010
La Piel en Llamas 2011
El Efecto de los Rayos Gamma 2012
Los Ingrávidos 2013 eta 2014
Romeo y Julieta 2017
Señorita Julia 2018
Black Bird 2019

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2015 Emakume aktore onena Las horas contigo Izendatua
2016 Emakume aktorekide onena Tiempos felices Izendatua
2018 Emakume aktore onena Tiempo compartido Izendatua
2019 Emakume aktorekide onenaa El club de los insomnes Izendatua
Emakume aktorekide onena Las niñas bien Izendatua
2020 Emakume aktore onena Solteras Izendatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Cassandra Ciangherotti | Actress, Producer» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  2. (Ingelesez) «Los Espookys' Cassandra Ciangherotti on Cult-Beloved HBO Horror Comedy» Gizmodo 2022-10-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  3. (Gaztelaniaz) Cane, Miguel. (2016-10-16). «Cassandra Ciangherotti: “La influencia familiar pesó en mi decisión de ser actriz”» Grupo Milenio (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  4. a b c «Cassandra Ciangherotti» Guiadelocio.com.
  5. [http://www.quien.com/espectaculos/2015/02/18/cassandra-ciangherotti-la-novia-perfecta «Cassandra Ciangherotti: ¿la novia perfecta?»] Quién.com.
  6. (Gaztelaniaz) «La liberación (Serie de TV) (2024)» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  7. Elenco y personajes de Marea Alta, la nueva serie de Vix Plus - VidaModerna.com. 2022-08-31.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]