[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Carol Dunlop

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carol Dunlop
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarol Jean Dunlop
JaiotzaQuincy1946ko apirilaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaParisko 10. barrutia1982ko azaroaren 2a (36 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Julio Cortázar
Hezkuntza
HeziketaMcGill Unibertsitatea
Lake Erie College (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, itzultzailea, idazlea eta ekintzailea

Find a Grave: 10819397 Edit the value on Wikidata

Carol Dunlop (Massachusetts, AEB, 1946ko apirilaren 2aMontparnasse, Frantzia, 1982ko azaroaren 2a) estatubatuar idazlea, itzultzailea, ekintzailea eta argazkilaria izan zen.

Quincy, Massachusetts, Estatu Batuaetan jaio zen. Gurasoak Jean Ayersen eta Daniel Dunlopizan ziren. François Hebert idazlearekin ezkondu zen, eta harekin seme bat izan zuen, Stephane (1968). Montrealen, Quebecen (Kanada) finkatu zen bikotea. 1970eko hamarkadan, Hebert eta Dunlop dibortziatu egin ziren, eta Dunlop Parisera joan zen.

1970aren amaieran, Dunlop Julio Cortázar idazlearekin ezkondu zen. Hainbat tokitara joan zen Cortazarri laguntzera eta, batzuetan, hura gabe ere bidaiatu zuen. Bere aktibismo politikoan Nikaragua eta Polonia izan ziren bisitatu zituen tokiak, eta Txilekiko elkartasunari buruzko kongresu batean parte hartu zuen.

Cortazar baino bi urte lehenago hil zen eta Montparnasseko hilerrian lurperatuta dago.

Julio Cortázar liburuan, Cristina Peri Rossi idazle uruguaitarrak, Cortazarren eta Dunlop-en laguna izan zenak, esan zuen biak HIESez hil zirela. Peri Rossiren arabera, Dunlop Cortazarrekin kutsatu zen, Frantziako hegoaldean urte batzuk lehenago egindako odol-transfusio baten ondorioz gaixotasuna harrapatu baitzuen. Hala ere, Cortazarren biografoak, Miguel Herráezek, idatzi zuen Dunlop muin-aplasiaz hil zela eta Cortazar leuzemiaz.[1][2]

Lan aipagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1976, Carol Dunlop, La solitude inachevée: Roman.
  • 1982, Julio Cortázar, Carol Dunlop, Los autonautas de la cosmopista.
  • 2009, Julio Cortázar, Carol Dunlop, Silvia Monrós-Stojakoviκ, Korrespondentzia, Alpha Decay, Bartzelona

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pisani, Silvia. (8 de junio de 2001). Afirman que Julio Cortázar murió de sida y no de leucemia. .
  2. Herráez, Miguel. Julio Cortázar, Una Biografía Revisada. Alrevés, 2011 ISBN 9788415098034 pp. 314, 333

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]