[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Carme Solé Vendrell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carme Solé Vendrell
Carme Solé Kataluniako Liburutegian Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBartzelona1944ko abuztuaren 1a (80 urte)
Herrialdea Katalunia
Lehen hizkuntzakatalana
Hezkuntza
HeziketaEscola Massana
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, haur literaturaren idazlea, ilustratzailea, margolaria, marrazkilaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Pompeu Fabra Unibertsitatea  (2007ko urtarrilaren 1a -
Jasotako sariak

carmesolevendrell.com
Facebook: carme.solevendrell Twitter: whycarme Instagram: carmesolevendrell Youtube: UC47LVi56yJL3068ldHAuklw Edit the value on Wikidata

Carme Solé i Vendrell (Bartzelona, 1944ko abuztuaren 1a)[1] kataluniar marrazkilari eta ilustratzailea da.[2]

Escola Massanan ikasia, 1968an marraztu zuen lehenengoz haur liburu bat, Què són les mongetes eta harrezkero 700 liburu inguru ilustratu ditu. 1981ean berak idatzi eta ilustratutako lehenengo liburua argitaratu zuen, The boy with the umbrella, Blackie argitaletxearen eskutik, baina Jon's moon izango da, urte berean eta argitaletxe berdinarekin, nazioartean ezaguna izatera eraman zuen liburua.

1981ean Víctor & Maria marrazki bizidunen sailan parte hartu zuen King Rollo Films ekoizlearentzat, Bear in the airen protagonistan oinarritua.

Associació professional d'Il·lustradors de Catalunyaren kide fundatzaile da eta umeentzako hainbat aldizkarietan kolaboratzen du, hala nola, Pomme d'Api, Cavall Fort, Tretzevents eta Cricket and Ladybug. Beste lanen artean kartelak egiten ditu, animazioa, eszenografia, dramagintza eta antzerki zuzendaritza.

Ilustrazio ikastaroak eman ditu Bartzelonan, Mexiko DF, Venezian, Rio de Janeiron, Taiwan eta New Yorken. Hitzaldiak ere eman ditu eta munduan zear antolatu diren profesionalen batzarretan parte hartu du. Nazioarteko epaimahaietako parte izan da.

1992tik aurrera, ilustrazioaz gain, pintura eta eskultura lantzen hasi zen, bere lan nabarmenetakoak Nens del mar eta Nens de la guerra izanik. 2004ean Bartzelonako Udalak bakearen aldeko murala egitea eskatu zion, Ibtihal[3], 2004ko Kulturen Forumerako.

2014ean, haurren erretratuak protagonista zituen Carmeren pintura erakusketa baten ondorioz, Jaume Escalarekin batera "Why" proiektua garatu zuen. Proiektu honek eskubideak urratuak dituzten haurrak ikusgai egin nahi ditu, umeen erretratuak ohialetan margotuz eta etxe desberdinetako balkoietan eskegiz. Bi urteren buruan 100 bat aurpegi zintzilikatu dira Kataluniako balkoietan.[4]

2012 eta 2015 tartean Kataluniako Liburutegiari bere marrazki originalen dohaintza egin dio, 400 marrazki inguru.[2]

800 albuma eta testuliburu baino gehiago ilustratu ditu. Bere liburuek askotariko gaiak lantzen dituzte eta adin desberdinetara zuzenduak daude, teknika eta estilo berriak biltzen dituztelarik. Hainbat herrialdeetan argitaratu dira bere liburuak; Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Alemania, EEBB, Kanada, Herbehereak, Danimarka, Brasil, Taiwan, Japonia eta Korea.

Aipagarrienetako batzuk:

  • Haur erraldoia, Altea (1978) (El niño gigante)
  • Haur negartia, Altea (1978) (El niño llorón)
  • Raspall, Hymsa (1981)
  • Jon's Moon, Blackie (1981)
  • Jo les volia, Destino (1984)
  • En Joan és molt petit, SM, Cruilla (1990)
  • Els nens del mar, Syros, Alternative, Siruela (1991)
  • Magenta la petita fada, Lumen (2003)
  • Iliana, la niña que escuchaba al viento, Bruño (2015)

Nabarmenetakoak:

  • 1997- Taiwanen, antologikoa
  • 2001- Bartzelonan, antologikoa

Sari asko jaso ditu bere bizitzan zehar eta hauetako batzuk:


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Carme Solé Vendrell Marrazkilariaren web orria (Katalanez)
  2. a b >Carme Solé Vendrellek Kataluniako Liburutegiari eman dizkio bere marrazkiak[Betiko hautsitako esteka] (Katalanez)
  3. Bartzelonako Aldundia Ibithal (Katalanez)
  4. La Vanguradia Proyecto Why? (Gaztelaniaz)
  5. Kataluniar Entziklopedia (Katalanez)
  6. Darabuc Artikulua (Katalanez)
  7. El País Artikulua (Gaztelaniaz)