Carlos Zabala
Carlos Zabala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carlos Zabala Zabaleta |
Jaiotza | Donostia, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, gidoilaria eta film-zuzendaria |
Carlos Zabala Zabaleta (Donostia, 1962 - ) euskal aktore, zuzendari eta gidoigilea da.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore gisan, The Hit (1984), Rumbo norte (1987), Ánimo... ¡vaya papelón! (1990), Vacas (1991) eta Santa Cruz, el cura guerrillero (1991) filmetan hartu du parte. Hainbat urtez Eneko Olasagastirekin elkarlanean aritu izan da lanean, eta horren emaitza dira Euskal Herrian ekoitzi diren telesaio arrakastatsuenetako batzuk, hala nola, Bi eta Bat eta Jaun eta Jabe. 1994. urtean, Maité filma elkarrekin zuzendu zuten, gidoia ere bien artean idatzi ondoren. 1999. urtean, Zabala-Olasagasti bikoteak Sí, quiero filmaren gidoia sortu eta zuzendu zuten. Urte hartan bertan, Eneko Olasagastik zuzendu zuen Ertzainak telesaileko atalen batzuetan ere aritu zen zuzendari lanetan. 2000. urtean, Carlos Zabalak Etxaldeko erregea animaziozko proiektu berritzailea zuzendu zuen, animazioko irudiak eta benetako pertsonaiak uztartu zituena, Gregorio Muro animazio-arduradunarekin batera.
Tentazioa ekoiztetxearen sortzailetako bat da. Konpainia horrentzat, Ez da hain erraza lana zuzendu du Fernando Bernuésekin batera.
Filmagintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kutsidazu bidea, Ixabel (2006)
- Torapia (2004)
- Martin (2003), telebistarako
- Ione, igo zerura, 1998
- Maité (1994)
- Behiak (1992)
- Santa Cruz, el cura guerrillero (1991)
- Ke arteko egunak (1990)
- El anónimo... ¡vaya papelón! (1990)
- Ander eta Yul (1988)
- Karlistadaren kronika 1872-1876 (1988)
- Rumbo norte (1987)
- A los cuatro vientos (1987)
- Ehun metro (1986)
- Petit casino (1986)
- The Hit (1984), Stephen Frearsek zuzenduta.
- La venganza (1983)
- Txirula miresgarria (1983)
- Axut (1976)
Zuzendaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bi eta bat (2012)
- Etxaldeko erregea (2002)
- Sí, quiero... (1999)
- Maité (1994)
- Bi eta bat (1991) Telebistarako
Gidoigilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.