[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Igor Elortzak bost txapelketa irabazi ditu.
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia1958
Txapel gehienIgor Elortza (5 txapel)
Azken txapeldunaNerea Ibarzabal (2023)

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bertsolaritzaren arloan probintziako ekimen nagusia da, bi urtetik behin antolatutakoa. Azken urteotan, eskualdeka egiten dituzte kanporaketak eta ondoren finala jokatzen da. Igor Elortza eta Jon Lopategi dira garaipen gehien lortu dituzten bertsolariak, bost eta lau txapelekin hurrenez hurren. Azkenengo bi ekitaldietan Nerea Ibarzabalek jantzi du txapela.

Bilbo izan da finalaren egoitza edizio gehien-gehienetan.

Euskaltzaindiak antolatu zuen lehenengo aldiz 1958an eta ardura hori hartu zuen zazpi urtez. 1966tik etenaldi luzea eduki zuen ekimenak 1987 arte, "Araba-Bizkaiko txapelketa" antolatu zutenean. Urte hartatik ere Bertsozale Elkartea sustatzaile nagusi bihurtu zen.

Azkenik, 2000. urtean probintzia bakoitzak bere bidea hartu zuen.

Historian zehar, probintzia mailan egiteaz gain, txapelketak eskualdeka ere antolatu izan dituzte:

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1958-1966)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Finala Txapelduna Txapeldun ordea
1958 Bilbo Balendin Enbeita Juan Ormaetxea "Taket"
1959 Bilbo Balendin Enbeita Jon Azpillaga
1960 Bilbo Jon Mugartegi Jon Azpillaga
1961 Bilbo Jon Azpillaga Deunoro Sardui
1962 Bilbo Jon Lopategi Jon Azpillaga
1964 Ondarroa Jon Lopategi Jon Mugartegi
1966 Durango Jon Lopategi Jon Mugartegi

Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1987-1998)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Finala Txapelduna Txapeldun ordea
1987 Bilbo Jon Lopategi Xabier Amuriza
1990 Bilbo Jon Enbeita Unai Iturriaga
1992 Bilbo Jon Enbeita Unai Iturriaga
1994 Bilbo Unai Iturriaga Aritz Lopategi
1996 Bilbo Unai Iturriaga Aritz Lopategi
1998 Bilbo Igor Elortza Unai Iturriaga

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2000-egun)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Finala Txapelduna Txapeldun ordea
2000 Bilbo Igor Elortza Aritz Lopategi
2002 Bilbo Igor Elortza Unai Iturriaga
2004 Bilbo Igor Elortza Unai Iturriaga
2006 Bilbo Xabier Paya[1] Etxahun Lekue
2008 Barakaldo Igor Elortza[2] Unai Iturraiga
2010 Barakaldo Arkaitz Estiballes[3] Etxahun Lekue
2012 Bilbo Arkaitz Estiballes[4] Igor Elortza
2014 Bilbo Fredi Paia[5] Arkaitz Estiballes
2016 Bilbo Etxahun Lekue[6] Xabat Galletebeitia
2018 Bilbo Onintza Enbeita[7] Etxahun Lekue
2020 Kopla barik
(Plateruena-Durango)
Onintza Enbeita
2021 Bilbo Nerea Ibarzabal Jone Uria
2023 Bilbo Nerea Ibarzabal Jone Uria

2020ko bertso-zirkuitu berezia: "Kopla barik"

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

COVID-19 pandemiaren erruz ezin izan zen 2020ko Bizkaiko Txapelketa jokatu. Horren ordez "Kopla barik" bertso-zirkuitua osatu zen[8] eta Onintza Enbeitak irabazi zuen[9]. Jaialdiak Mungia, Igorre, Durango eta Getxon (Algorta) izan ziren. Sariketa Durangon suertatu zen, Plateruena Kafe Antzokian. Berezitasun bat izan zuen saioak, sariketan, hainbat bertso eskolako kideak aritu baitziren gai-jartzaile lanetan. Kopla Barik bertso zirkuitu bat izan zen, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ordezkatu zuena, txapelketarik antolatu ezin izan zen urte zail batean. Besteak beste, hainbat helburu edo xede zituen "Kopla Barik"-ek: Formatu ezberdin batzuk ezagutaraztea (bertso-saio musikatua, bertso-trama, bertso-sariketa eta bertso-jaialdia) eta bertsolari eta zaleei agendan beste hitzordu bat txertatzea.

Mungiako Olalde aretoan, bertso-saio musikatuan, Aitor Bizkarra, Arrate Illaro, Ibon Ajuriagojeaskoa, Etxahun Lekue, Jone Uria, Malen Amenabar eta Nerea Ibarzabal aritu ziren. Musikari lanetarako, Ixak Arruti eta Eneko Sierra gonbidatu zituzten; eta, gai-jartzaile lanak, Idoia Anzorandiak egin zituen.

Igorreko Lasarte aretoan egindako bertso-traman, Eneko Abasolo 'Abarkas', Jone Uria, Julen Arzunegi, Miren Amuriza, Txaber Altube eta Unai Mendiburu aritu ziren bertsotan; eta, gaiak jartzen, Aitor Etxebarriazarraga, Aitor Galarza eta Koldo Gezuraga izan ziren arduradunak.

Durangoko sariketari dagokionez, Ander Elortegi, Imanol Uria, Itxaso Paia, Irune Basagoiti, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitiak jardun zuten bertsotan; eta, gai-jartzen, Paule Ixiar Loizaga eta Beñat Vidal.

Bukatzeko, Bizkaiko Bertsolari Txapeldunen Jaialdia izan zen burutzen azkena, Muxikebarri antzokian. Bertsolari gisa Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Xabi Paia. Gaiak jartzen: Begoñe Olabarrieta.

Bertsolaria Txapelak Urteak
Igor Elortza 5 1998, 2000, 2002, 2004, 2008
Jon Lopategi 4 1962, 1964, 1966, 1987
Balendin Enbeita 2 1958, 1959
Jon Enbeita 2 1990, 1992
Unai Iturriaga 2 1994, 1996
Arkaitz Estiballes 2 2010, 2012
Nerea Ibarzabal 2 2021, 2023
Onintza Enbeita 1 + 1* 2018, 2020*
Juan Mugartegi 1 1960
Jon Azpillaga 1 1961
Xabier Paya 1 2006
Fredi Paia 1 2014
Etxahun Lekue 1 2016

*Kopla Barik

Parekidetasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emakumeak Emakumeen ehunekoa Gizonak Gizonen ehunekoa Guztira
Lehen txapelduna 2018 - 1958 - -
Txapeldun kopurua 3 %12 22 %88 25
Txapeldun orde kopurua 1 %4.2 23 %95.8 24
Txapeldun eta txapeldun orde kopurua 4 %8.2 45 %91.8 49
Finaleko parte hartzaile kopurua 34 %18 155 %82 189

*2022/06/16an eguneratuta

Parte hartzeak finaletan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bertsolaria Parte hartzeak Urteak
Igor Elortza 10 1990, 1992, 1994, 1996, 1998, 2000, 2002, 2004, 2008, 2012
Etxahun Lekue 10 2002, 2004, 2006, 2008, 2010, 2012, 2014, 2016, 2018, 2021
Unai Iturriaga 9 1990, 1992, 1994, 1996, 1998, 2000, 2002, 2004, 2008
Iratxe Ibarra 9 1994, 1998, 2000, 2002, 2004, 2006, 2008, 2012, 2014
Onintza Enbeita 9 2006, 2008, 2010, 2012, 2014, 2016, 2018, 2021, 2023
Fredi Paia 7 2000, 2002, 2004, 2006, 2008, 2012, 2014
Arkaitz Estiballes 7 2000, 2004, 2006, 2008, 2010, 2012, 2014
Jone Uria 7 2010, 2012, 2014, 2016, 2018, 2021, 2023
Jon Azpillaga 6 1959, 1960, 1961, 1962, 1964, 1987
Ireneo Ajuria 6 1960, 1961, 1962, 1964, 1987, 1990
Aritz Lopategi 6 1987, 1990, 1994, 1996, 1998, 2000
Balendin Enbeita 5 1958, 1959, 1960, 1961, 1962
Deunoro Sardui 5 1959, 1960, 1961, 1962, 1964
Jon Mugartegi 5 1960, 1961, 1962, 1964, 1966
Jon Lopategi 5 1962, 1964, 1966, 1987, 1992
Gregorio Larrañaga "Mañukorta" 5 1966, 1990, 1992, 1994, 1996
Jon Enbeita 5 1987, 1990, 1992, 1994, 1996
Xabat Galletebeitia 5 2014, 2016, 2018, 2021, 2023
Jose Alberdi "Txo" 4 1958, 1959, 1960, 1961
Juan Ormaetxea "Taket" 4 1958, 1959, 1960, 1961
Juanjo Respaldiza 4 1992, 1994, 1996, 2000
Miren Amuriza 4 2010, 2012, 2016, 2018
Nerea Ibarzabal 4 2016, 2018, 2021, 2023
Basilio Pujana 3 1959, 1960, 1964
Jose Mari Arregi Laka "Altzu" 3 1962, 1964, 1966
Oihane Enbeita 3 1998, 2000, 2002
Igor Muniategi 3 2002, 2004, 2006
Xabier Paya 3 2004, 2006, 2008
Juan Ibarzabal "Buztarri" 2 1961, 1962
Abel Muniategi "Bengetxe" 2 1964, 1966
Abel Enbeita 2 1966, 1990
Juan Mari Areitio 2 1987, 1992
Kepa Intxausti 2 1992, 1994
Xabier Arriaga "Txiplas" 2 1990, 1998
Arkaitz Ugartetxea 2 1996, 1998
Beñat Gaztelurrutia 2 1998, 2002
Ibon Ajuriagogeaskoa 2 2006, 2016
Beñat Ugartetxea 2 2010, 2016
Eneko Abasolo "Abarkas" 2 2010, 2018
Aitor Bizkarra 2 2018, 2021
Oihana Bartra 2 2014, 2023
Aitor Etxebarriazarraga 2 2021, 2023
Gorka Pagonabarraga 2 2021, 2023
Asentsio Bidaurrazaga 1 1958
Pedro Kastrejana 1 1958
Florentzio Zarraga 1 1958
Eusebio Zubiaga 1 1958
Jose Mari Gurtubai 1 1966
Julian Martitegi 1 1966
Xabier Amuriza 1 1987
Jose Luis Mugarza "Elgetzu" 1 1987
Asier Otamendi 1 1996
Peio Ormazabal 1 2010
Aissa Intxausti 1 2023

*2023/12/16an eguneratuta

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Xabier Paia Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun barria | Kontaizu» www.kontaizu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  2. «Igor Elortza txapeldun!» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  3. «Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapeldun, eta Lekue bigarren» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  4. Susaeta, Igor. «Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapeldun, bigarrenez jarraian» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  5. Susaeta, Igor. «Fredi Paia, txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  6. «Etxahun Lekue txapeldun» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  7. «Onintza Enbeita txapeldun» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  8. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-10-20). «Txapelketaren ordez, ‘Kopla barik’ bertso zirkuitua antolatu du Bizkaiko Bertsolari Elkarteak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  9. «https://twitter.com/bbertsozale/status/1332771996485246979» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa