[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Biologia molekularraren dogma nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marra jarraituek dogma nagusiaren muina azaltzen dute. Marra ez-jarraituek dogma nagusia jarraitzen ez duten kasu bereziak dira.

Biologia molekularraren dogma nagusia Francis Crick-ek eta James Watson-ek 1953an argitaratutako enuntziatua da, informazio genetikoaren norabidea azaltzen duena. Horren arabera, zelula batean informazio genetikoa ADNan dago, eta transkripzioa izeneko prozesuan ARN mezularira pasatzen da; geroago, itzulpena prozesuan, ARN mezulari horretan dagoen informazio genetikoak proteinak sortzen ditu. Era eskematikoan:

ADN → ARN (Transkripzioa)

ARN → PROTEINA (Itzulpena)

Crick bera konturatu zen geroago "dogma" hitza ez zela oso egokia aurreko hipotesia plazaratzeko. Dogma berba lotura handiagoa du erlijioarekin zientziarekin baino. Zientziaren ezagupenak dinamikoak direnez, ez dirudi oso zientifikoa dogmak aipatzea, egi absolutu eta aldaezinak bailiran.

Orokorrean Crick-en hipotesia zuzena bada ere, badaude salbuespen txiki batzuk informazio genetikoaren norabidean:

  • Erretrobirusak: Retroviridae familiako birusen material genetikoa ARNa da. Alderantzizko transkriptasa izeneko entzimari esker, ARN-tik abiatuta ADN sintetizatzen dute birus horiek, zelula ostalariaren genoman integratzen dena. 1970ko hamarkadan ikerlariek agerian jarri zuten erretrobirusen portaera genetikoa, dogma nagusiaren aurka zuzenean jotzen dena.
  • Prioiak: prioiak informazio genetikorik gabeko proteinak dira, "ugaltzeko" gaitasuna dutenak. Ugaltzeko ahalmena ez dator itzulpena prozesutik, dogma nagusiak ezartzen duen bezala. Zorrotz izanik, baina, ugaldu baino gehiago prioiek mota bereko proteinen konformazioa "aldatu" egiten dute.
  • Erribozimak: jarduera katalitikoa duten ARNaren molekulak dira. Haien molekulek ugaltzeko ahalmena dute, ADN eta proteinarik gabe
  • ARN mezularirik gabeko itzulpena: zelularik gabeko sistema batean, eta ARNrik gabe, zientzialariak gai izan dira ADNtik zuzenean proteinak sortzeko, erribosomak erabiliz. "In vitro"ko saio horiek dogma nagusiaren muina kolokan jarri dute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]