[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bilbao Arena

Koordenatuak: 43°15′08″N 2°55′33″W / 43.2522°N 2.9258°W / 43.2522; -2.9258
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilbao Arena
Bilbao Arena
Eraikinaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′08″N 2°55′33″W / 43.2522°N 2.9258°W / 43.2522; -2.9258
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2010
Inaugurazioa2010eko iraila
JabeaBilboko Udala
Kirolasaskibaloia
ErabiltzaileaBilbao Basket
Edukiera10.014
Arkitektura

Bilbao Arena Bilboko kirol pabilioi handiena da. Bilbao Basket saskibaloi taldearen jokalekua da.

Miribilla eta Bilbi (Bilbo Zaharra) auzoen artean kokatua dago, Askatasunaren etorbidearen 13. zenbakian.

2010eko irailean inauguratu zen. Javier Pérez Uribarri arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen.

10.100 pertsonako edukiera du. Bertan, Bilboko udal kiroldegia dago eta pabilioia bera funtzio anitz burutzeko balio du.

Pabilioiak estalpeko parking bat badu ere, plaza gutxi daude eta garraio publikoaz bertaratzeko diseinatua dago, nahiz eta oinez metro asko ibili behar diren hurbileneko tren, metro edo tranbia geltokietatik.

Partida egunetan autobus anezka zerbitzua eskaintzen du Bilbobusek, Askatasuna / Parkea izeneko geltokian. Autobusak partida hasi baino ordubete lehenago irteten dira, eta partida amaitu ondoren itzultzen dira, 10 minutuko maiztasunaz.

Renfe Aldiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lagun bilduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denboraldia Guztira Altuena Baxuena Bataz-bestekoa
2010–11ko ACB 165.235 8.793 7.014 7.868
2011–12ko ACB 156.016 10.014 8.039 8.668
2012–13ko ACB 170.562 10.014 6.917 9,476
2013–14ko ACB 154.650 10.000 7.610 9.097

Europako txapelketetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denboraldia Guztira Altuena Baxuena Bataz-bestekoa
2011–12ko Euroleague 88.686 10.014 7.436 8.869
2012–13ko Eurocup 62.429 10.006 6.098 7.804
2013–14ko Eurocup 44.429 8.431 4.583 5.554

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo