[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bernard Arnault

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bernard Arnault

(2017)
Agache SE (en) Itzuli director (en) Itzuli

2022 -

LVMHeko presidente-zuzendari nagusi

1989ko urtarrila -

Diorko lehendakari

1984 -
Ferret-Savinel (en) Itzuli presidente-zuzendari nagusi

1947 - 1976
Agache-Willot (en) Itzuli presidente-zuzendari nagusi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBernard Jean Étienne Arnault
JaiotzaRoubaix1949ko martxoaren 5a (75 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaParis
Saint-Tropez
Clairefontaine-en-Yvelines
Bahamak
Familia
AitaJean Leon Arnault
Ezkontidea(k)Anne Dewavrin  (1973ko maiatzaren 5a -  1990)
Hélène Mercier-Arnault  (1991ko irailaren 23a -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLycée Faidherbe (en) Itzuli
École polytechnique
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarte bildumagilea, enpresaburua, ingeniaria eta ekintzailea
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
IMDB: nm2818739 Edit the value on Wikidata

Bernard Jean Étienne Arnault (Roubaix, 1949ko martxoaren 5a) frantziar negozio-gizona da. LVMH luxuzko artikuluen taldearen jabea, Frantziako gizonik aberatsena da. Forbes aldizkariaren arabera, 2021ean 1. postuan dago mundu mailan, 192,2 mila milioi dolarreko ondareari esker.[1]

Bere aita obra publikoen enpresa baten jabea zen, Ferret-Savinel. Roubaixko Maxence Van der Meersch institutuan ikasketak amaitu eta Lilleko Faidherbe institutuan unibertsitaterako prestakuntza ikastaro bat burutu ondoren, Bernard Arnaultek Eskola Politeknikoan sartu zen (1969ko promozioa).

1971n familia-enpresan hasi zen lanean eta bere aita konbentzitu zuen 40 milioi liberatan enpresaren eraikuntza eta obra publikoak saltzeko eta enpresa higiezinen sustapenera bideratzeko. Férinel izen komertzialarekin, enpresa berria apartamentu turistikoetan espezializatzen da, "Férinel, propriétaire à la mer" (euskaraz: «Férinel, itsasoko jabetza bat») esloganarekin. 1974an enpresako eraikuntzako zuzendari bihurtu zen eta 1977an zuzendari nagusi hautatu zuten, 1978an bere aitaren lekua hartu aurretik. François Mitterrand Errepublikako presidente hautatu ondoren, 1981eko maiatzean Estatu Batuetara emigratu eta Ferinel Inc sortu zuen.[2]

Hiru urte beranduago, Bernard Arnaultek 90 milioi libera inbertitu zituen, hau da, bere familiaren aberastasun gehiena, eta Financière Agache (Agache Willot enpresa fiduziario eta finantzarioa) enpresa erosi zuen. Hori posible izan zen Banque Lazarden laguntzarekin. 1987ko urriko burtsako crackaren ondoren, Bernard Arnaultek LVMHren akzioak erosi zituen, Frantziako bi talderen bat-egitearen ondorioz sortutako luxuaren sektoreko talde berria, 1987ko ekainaren 3an gauzatua: alde batetik Moët Hennessy (Champagne Moët & Chandon, Champagne Ruinart, Champagne Mercier, Champagne Canard-Duchêne, coñac Hennessy) eta bestetik Louis Vuitton (Louis Vuitton Malletier, Givenchy, Champagne Veuve Clicquot Ponsardin)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Frobes
  2. (Ingelesez) The Luxurious Empire of Bernard Arnault Business new Network, April 2010