[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Belt Handiko zubia

Koordenatuak: 55°20′00″N 10°58′00″E / 55.333333333333°N 10.966666666667°E / 55.333333333333; 10.966666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Belt Handiko zubia
European route E20 in Denmark
Map
Kokapena
Koordenatuak55°20′00″N 10°58′00″E / 55.333333333333°N 10.966666666667°E / 55.333333333333; 10.966666666667
Historia
Irekiera1998ko ekainaren 14a
Deskribapena

Belt Handiko zubia (danieraz Storebæltsforbindelsen, ingelesez Great Belt Fixed Link) Danimarkako Fionia eta Seelandia uharteak elkartzen dituen zubi esekia da, bi uharte horien arteko Belt Handia itsasartea gainditzen duena. Zubiak 1624 kilometrotako luzera dauka eta munduko hirugarrena da, Txinako bi zubiren atzetik. Obra guztiak 6.790 km osatzen ditu. Øresund zubiarekin batera Eskandinavia Europa kontinentalarekin errepidez eta trenbidez lotu du.

Luzeraren arabera munduko zubi esekirik hirugarrena da[1] Akashi Kaikyō eta Xihoumen zubien ondoren.

Uharte biak zubi baten bidez elkartzeko ideia 1850an sortu bazen ere hainbat saiakeraren ondoren 1988an hartu zen zubia eraikitzeko erabakia. 1991ean Finlandiak protesta egin zuen Nazioarteko Justizia Auzitegian zubiaren eraikuntzak itsasuntzien Baltikorako sarrera oztopatuko zuela argudiatuz[2] baina Danimarkak 90 milioi koroako ordainsaria eman zion eta auziak ez zuen aurrera egin. 1997an inauguratu zen tren zerbitzuarentzako eta 1998an autobidea ireki zen[3].

21.400 mila milioi daniar koroa balio zuen (1988ko prezioetan)[3].

Zubia eraiki aurretik ferry sistema batek egiten zuen uharte bien arteko distantzia. 8.000 autok erabiltzen zuten egunero zerbitzu hau. Gaur egun (2008) 32.000 autok gurutzatzen dute egunero zubia.

Trenak ere hobekuntza nabaria izan du uharte biak gurutzatzeko denbora ordubetean murriztu baita. Honako hauek dira hirien arteko ibilbidearen iraupenak:

Trenaren hobekuntza honek Kopenhage-Odense eta Kopenhage-Esbjerg arteko hegaldiak kendu ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «The World's Greatest Bridges» Stretto di Messina jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007/09/28).
  2. (Ingelesez) «Passage through the Great Belt (Finland v. Denmark)» International Court of Justice.
  3. a b (Ingelesez) Facts and history. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013/06/23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]