[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Batak herria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Batak herria
Halak Batak

Batak Karo etniako ezkonberriak janzkera tradizionalarekin
Biztanleak guztira
8 milioi inguru (2010)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Indonesia: 8.466.969[1]
 Malaysia: 30.000
Hizkuntza
Batak hizkuntzak, malaysiera, indonesiera
Erlijioa
Kristautasuna, Islama, erlijio tradizionalak
Zerikusia duten beste giza taldeak
Malaysiar herria.

Batak herria Hego-ekialdeko Asiako talde etnolinguistikoa da, jatorria Indonesiako Sumatra uhartearen iparraldean duena, Toba aintziraren inguruan. Zazpi multzo nagusitan banaturik daude: Angkola, Dairi, Karo, Pakpak, Silindung, Simalungun eta Toba. Beren hizkuntza, batak deitua halaber, malaysiar-polinesiar hizkuntzen familiakoa da. Kristautasuna da gehienen erlijioa[2].

Haien herrietan ageri den zurezko arkitektura guztiz berezia da: etxeak lurretik bereizten dituzten oholen gainean jasoak dira, teilatuak irtenak dituztela. Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi dira: bufaloak eta zaldiak hazten dituzte, eta arroza eta patatak landatzen dituzte batez ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]