[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Barik txartela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barik» orritik birbideratua)
Barik txartel anonimoaren aurrealdea.
Barik txartel pertsonalizatuaren aurrealdea.
Barik txartel anonimo edo pertsonalizatuaren atzealdea.
Barik Giza txartelaren aurrealdea.
Barik Giza txartelaren atzealdea.

Barik txartela Mifare DESFire teknologiadun kontaktu gabeko txartela da, 2012ko urrian Bizkaiko Garraio Partzuergoak martxan jarrita, momentura arte Bizkaiko garraio publikoetan erabiltzen ziren gainontzeko txartel guztiak ordezkatzeko.

Barik txartelak irrati-uhin bidez 2 eta 10 cm bitarteko distantziara komunika dezake informazioa, txartela eta balioztatze-puntuaren arteko kontakturen beharrik ez duela. Hala, teknologia honek bezeroarentzako denbora aurreztea dakar. Txartelak, bai kargatutako titulu ezberdinen zein saldo eguneratuaren informazioa gordetzen du, eta bezeroak balioztatze-puntuetako pantailetan zein beste dispositiboetan ikusgarri du.

Proba eta martxan jartzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an Barik txartelaren lehenengo proba egin zen, zeinetan 650 lagunek parte hartu baitzuten. Bilboko metroko Moyua, Areeta, Barakaldo eta Sopelanako geltokietan, Bizkaibuseko Mungia - Bilbo (Artxandako Tuneletatik) eta Bermeo - Mungia - EHU - Gurutzeta lineetan, eta Bilbobuseko San Adrian - San Inazio linean erabilgarri izan zen txartela, eta birkargak egiteko BBK eta BBVA banketxearen kutxazain batzuk prestatu ziren.

Probak 6 hilabete iraun zituen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren hitzetan arrakastatsua izan zen. Hala ere, txartelaren martxan jartzeak hamaika atzerapen jasan zituen, 2006. urterako espero[1] eta 2009ra atzeratu ostean[2], 2010 eta 2011n abiatuko zela jakinarazi zen[3], baina 2011ra arte ez zen Barik txartela martxan jarri.

2011ko irailaren 29an frogetan zabaldu zen Barik txartela pertsonalizatua. 30.000 bezerok zeukan txartel berria, Bilboko metroan erabilgai. Hilabete batzuen ostean Euskotren Tranbia eta Bilbobus probaldira gehitu ziren, eta geroago Bizkaibus eta Euskotren Trena eragileek ere txartel berria erabili ahal izateko prestaketak bukatu zituzten. Hurrengo urtean Barik sistema bezero guztientzako irekitzen hasi zen, eta 2012ko urriaren 11n guztiz hedatuta zegoen Barik sistema guztia. 2013ko azaroaren 29tik Renfeko Aldirien lineek kontakturik gabeko txartela onartzen dute, eta geroago Renfe Feve eragilea ere Barik sistemaren barruan sartu zen.

2014ko uztailaren 16an Kutxabanken kutxazain automatikoetan Barik txartela birkarga daiteke.[4]

2017ko otsailaren 13tik Donostiako Tranbia Konpainiaren 45. linean ere erabil daiteke, eta 2017ko martxoaren 31tik gainontzeko Donostiako hiri-autobus lineetan ere.

Hiru txartel mota dago:

  • Anonimoa: 3€ko kostua dauka. 7 urteko iraungipen data dauka. Kolore zuria eta argazkirik ez edukitzeagatik identifika daiteke. Transferigarria da, hau da, hainbat pertsonak erabil dezake. Txanpondegi-titulu transferigarriak besterik ezin dira kargatu txartelean, gaur egun Creditrans titulua, alegia. Txartel anonimoa erregistratzeko aukera dago, galdu edo lapurtzekotan edukia babestu eta berreskuratzeko.
  • Kide Pertsonalizatua: 3€ko kostua dauka. 7 urteko iraungipen data dauka. Kolore zuria eta erabiltzailearen argazkia eta datuak edukitzeagatik identifika daiteke. Transferiezina da, hau da, pertsona bakarrak erabil dezake. Garraio publikoko eragileen karnetak ordezten ditu. Hiru titulu karga daitezke gehienez: txanpondegi-titulu bat (gaur egun Creditrans titulua baino ez dago eskuragarri), behin-behineko titulu bat (adibidez Bilboko metroko Hilekoa) eta erreserbarako behin-behineko titulu bat.
  • Giza Pertsonalizatua: 3€ko kostua dauka. 7 urteko iraungipen data dauka. Kolore gorria eta erabiltzailearen argazkia eta datuak edukitzeagatik identifika daiteke. Transferiezina da, hau da, pertsona bakarrak erabil dezake. 65 urtetik gorako, %65 baino gehiagoko ezgaitasun, edota ezinduentzako pertsonei zuzendutako txartela da. Garraio publikoko eragileen karnetak ordezten ditu. Hiru titulu karga daitezke gehienez: txanpondegi-titulu bat (gaur egun Gizatrans titulua baino ez dago eskuragarri), behin-behineko titulu bat (adibidez Bilboko metroko Hilekoa) eta erreserbarako behin-behineko titulu bat.

Txanpondegi-tituluak birkargagarriak dira, eta gehienez jota 90€ko saldoa eduki dezakete.

Erreserbarako behin-behineko titulua aurretiaz kargatutako titulua da, aktibatuta dagoen behin-behineko titulua iraungitzerako orduan automatikoki aktibatuko dena.

Barik txartelaren teknologiak hurrengoak baimentzen ditu:

  • Tituluen aurretiazko erosketa, 7 eguneko aurrerapenarekin, bezeroak aukeratzen duen egunean aktibatu daitezkeenak.
  • Tituluen erosketa edota birkarga Internet, kutxazain automatiko edo telefono mugikorraren NFC teknologiaren bitartez.
  • Txanpondegi-tituluen birkarga automatikoa, bezeroak aukeratutako baldintza batzuen behean, hala nola saldo gutxi edukitzean.
  • Behin-behineko tituluen berriztapen automatikoa.

Gaur egun barik txartelean erabil daitezken tituluak honakoak dira:

Bizkaitik kanpo erabiltzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko hiru txartel bakarren (Bizkaiko Barik txartelaz gain Gipuzkoako Mugi txartela eta Arabako BAT txartela) erabiltze esparruak elkartrukatzea posible egiteko proiektuari ekin zion. Gaur egun Bizkaitik kanpo Barik txartela Gasteizko tranbian, eta Euskotren Trena eragilearen Bilbo-Donostia-Hendaia linea osoan erabil daiteke. 2017ko otsailaren 13tik Donostiako Tranbia Konpainiaren 45. linean ere erabil daiteke, eta 2017ko martxoaren 31tik gainontzeko Donostiako hiri-autobus lineetan ere. Barik txartela erabiltzean txanpondegi-tituluaren tarifa orokorra ezarriko da.

Aurrekoaz gain edozein herrialdeko Kutxabankeko kutxazain automatikoetan hiru txartel-bakarrak birkarga daitezke, nahiz eta Kutxabankeko bezeroa ez izan


Pertsonalizatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Garraio Partzuergoak ezarritako Bezeroen Arretarako Bulego integraletan:[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]