[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bard I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bard I.a
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
HerrialdeaDale (en) Itzuli
Sexuagizonezkoa
Jarduerafictional dragonslayer (en) Itzuli
Familia
Senideak

Bard I.a, arkularia deitua, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Esgarotheko, Lakuko Hiriko tiratzaile abil bat zen, eta Girionen oinordekoa, azken hau, Haraneko Hiriko azken erregea izan zena.

Zorrotza eta makurra bezala deskribatzen da, Esgarotheko goardiaren kargoa zuen bitartean, eta, etengabe, uholdeak eta pozoitutako arraina iragartzen zituzten.

Bera izan zen Esgarotheko goardiak deitu zituena Smaug herensugeak eraso zuenean. Eta bera izan zen, gainera, herensugea, bere errege leinutik heredatu zuen Gezi Beltzarekin hil zuena. Gezi hau, herensugearen puntu ahulera zuzendu zuen, harribitxiz osatutako bere armajantzian zegoen zulo batetara, bularraren inguruan, ezkerrean.

Smaug garaitu ondoren, Bardek, altxorraren hamabiren bat eskatu zuen, altxor honen zati bat, antzinako Haraneko Hiriaren arpilaketatik baitzetorren, Esgaroth berreraikitzeko banatu zuena.

Bard, birsortutako Haraneko Hiriko lehen errege bihurtu zen, jarraian, bere seme Bain, bere iloba Brand eta bere birbiloba Bard II.a errege izan zirelarik. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2941etik 2977rarte gobernatu zuen


Aurrekoa
Girion
Haraneko Hiriko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2941etik 2977 arte
Ondorengoa
Bain

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]