Bantry etxea
Bantry Etxea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Munster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Corkeko konderria |
Giza kokaleku | Bantry |
Kokapen fisikoa | Bantry badia |
Koordenatuak | 51°40′37″N 9°27′54″W / 51.677°N 9.465°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1710 |
Arkitektura | |
Kontaktua | |
E-posta | mailto:info@bantryhouse.com |
Webgune ofiziala | |
Bantry etxea[1] (ingelesez Bantry House) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Corkeko konderrian kokatzen den lorategidun etxaleku historikoa da. Bantry udalerrian kokatzen da. Etxaleku hau 1739tik aurrera Bantryko kondeak diren White familiaren jabegoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxaleku honen eraikuntza 1700. urte aldera Bantryko badian hasi zen, hasiera batean Blackrock izendapena jaso zuelarik. 1750an Richard Whitek etxalekua Samuel Hutchinsoni erosi eta bere etxalekua Seafield bezala berrizendatu zuen. Hasieran jatorriz Limerickeko merkatariak ziren White familiako senideak badia honetan kokatzen diren Whiddy uharteetan kokatu ziren. Familiak aurrera egin eta eskualde honetako lursail ugari erosi zituen. 1780eko hamarkadan Bantry etxalekuak jada 320 km2zituen. Etxearen iparraldeko aldea beranduago gehitu zitzaion.
1946an etxalekua jendeari ireki eta 1990eko hamarkadaren hasieratik aurrera hotel zerbitzua eskeintzen du.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Etxalekua eta aurrekaldean italiar lorategia.
-
Badia eta etxalekua eskaileraren muinotik ikusita.
-
Gobelinoen egongela.
-
Gobelinoen egongela.
-
Iparraldea, badia.
-
Etxalekuaren iparraldea.