[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Aurizko zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aurizko zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Euskal Herria
SinonimoakBurgetekoa. Burgete zaldia

Aurizko zaldia izen bereko herrian, Auritzen, jatorri daukan Euskal Herriko bertako zaldi arraza baten izena da[1]. Mendiko zaldiak dira, eta azken hamarkadetan beraien erabilera bereziki haragitarako izan da, nahiz eta garai batean baserri lanerako oso estimatuak izan ziren ere. Oro har Auritzeko zaldia ospe handikoa da bertako baserritarren artean, baita basoan lor-zaldiaren lanetan ere. Hala ere, azken urtetan arrazaren haragitarako ezaugarriak hobetzuz joan dira lanerako egokieraren kaltetan.

Zaldi hauek bereziki Nafarroa Garaiako Erronkari, Aezkoa eta Artzibarren aurkitu daitezke[2], nahiz eta Euskal Herriko beste zenbait eskualdetara zabaldu diren ere lehen aipatutako ospea dela medio.

Arrazaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auritzeko zaldiaren jatorria ez dago oso urruna denboran. Nafar behoka izeneko arraza tamainaz handitzeko kanpoko zaldiekin nahastean dauka jatorri. Nahasketa hau lortzeko tamaina handiko arrazak erabili ziren hala nola; Trait, Bretainako postier, Pertxeroia, Cherona, Ardenetako zaldia eta Contois.

Auritzeko zaldiak, behorra

Esan bezala, arraza Auritz inguruetan dauka jatorria eta bereziki Erronkari, Aezkoa eta Artzibar ibarretan zabaltzen da. Baina baita ugaria da mendebalerago, Urbasa eta Andimendi mendilerroetan. Auritzeko zaldia azken hamarkadetan Euskal Herriko beste herrialdetara zabaldu da baita ere.

Zaldia Euskal kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako zaldiek eragin handia izan dute Euskal Herriko kulturan. Labar artetik hasita, irudigintzan edo mitologian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]