Sengladia-Arriba-Muneiñe[1] (bearneraz: Sent Gladia, Arriba e Munenh; frantsesez eta ofizialki: Saint-Gladie-Arrive-Munein) Pirinio Atlantikoak departamenduko mendebaldeko udalerri bat da, Bearnokoa, Zuberoako mugatik kilometro gutxi batzuk ekialdera dagoena. XIV. menderaino behintzat, euskaraz egiten zen han, eta toponimian arrasto ugari utzi du euskal hizkuntzak.[2]