[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Arranoaren Nebulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arranoaren Nebulosa
Behaketa
Distantzia Lurretik1.719 pc
Itxurazko magnitudea (V)6 eta 6,58
AurkitzaileaJean-Philippe de Cheseaux (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1745
KonstelazioaSerpens (konstelazioa)
Abiadura erradiala10 km/s
Igoera zuzena274,7 °
Deklinazioa−13,8067 °
Izendapenak

Arranoaren nebulosa M16 bezala katalogatutako objektu astronomikoaren zati bat da, hau da, Messier katalogoko 16. objektua. M16 nebulosak eta honekin lotutako izar kumulu ireki batek osatzen dute, NGC 6611 bezala katalogatua. Izar kumulu hori M16ren irudietan argi ikus daiteke. Serpens (sugea) konstelazioan dago. Nebulosaren zati batean "Kreazioaren Zutabeak" daude, Hubble espazio teleskopioak lortutakoen irudien artean ezagunenetako bat. Eremu osoa hartzen duen igorpen nebulosa distiratsua (HII eskualdea) IC 4703 bezala katalogatuta dago. Konplexu guztia 7.000 argi urtera dago.

B bandan duen magnitude bateratua (iragazki urdina) 6,58 da, V bandan duen magnitudea (iragazki berdea) 6,0; teleskopioan partxe grisaxka bezala agertzen da, soilik teleskopio ertainekin bakarrik forma zehatz bat duena. Hala ere, lotutako kumulua prismatikoekin ere ikus daiteke. Kumuluaren izarrik distiratsuenak (HD 168076) 8,24ko itxurazko magnitudea du, eta benetan O3.5V espektro motako izar batek osatutako izar bikoitz bat da, O7.5V espektro lagun batekin.

Bere abiadura erradiala neurtuta, 18,00 km/s, Lurretik 64.800 km/h-ra urruntzen dela ondorioztatzen da. Urruntze abiadura hau Esne Bidearen inguruan Eguzki-sistema zein Arranoaren Nebulosa biraka ari direlako ematen da.

Nebulosa honen zutabeei ematen zaien izen ospetsua ("Kreazioaren Zutabeak") gas hodei honetan izar gazteak jaiotzen direlako da.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]