[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Armagh

Koordenatuak: 54°20′58″N 6°39′16″W / 54.34944°N 6.65444°W / 54.34944; -6.65444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Armagh
Ard Mhacha
Airmagh
Irlanda
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Lurraldea Ipar Irlanda
Probintzia Ulster
Konderria Armagh konderria
PostakodeaBT60, BT61
Geografia
Koordenatuak54°20′58″N 6°39′16″W / 54.34944°N 6.65444°W / 54.34944; -6.65444
Map
Demografia
Biztanleria14.749 (2011)
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia028

Armagh (gaeleraz Ard Mhacha, "Machako mendilepoa") Ipar Irlandako hiria da eta bertako bost hiri zaharrenetakoen artean dago, Ulsterreko eskualdean, Armaghe konderrian. Ipar Irlandako erlijio hiriburua da, artzapezpikutegi katolikoa eta protestantea baititu.

Hiria IV. mendean sortu zuten. San Patriziok han antolatutako apezpikutegiari esker (445), Irlandako erlijio hiriburua (monasterio eskola famatua) eta politikoa bihurtu zen. Monasterio horretan zegoen Armagheko liburua egun Dublingo Trinity Collegen gordeta dago.

IX. mendean eskandinaviarrek konkistatu zuten. Diotenez, Irlandako uharteko errege mitiko Brian Boru San Patrizio katedralean hilobiraturik dago: horrek erakusten du X. mendearen inguruan Armaghek zuen garrantzia. 1189an John de Courcy zaldun normandiarrak Ulsterreko konkistaren bidean Armagh harpilatu zuen.

XVII. mendetik aurrera, Armagh "santuen eta ikasleen hiria" ezizenaz ezagutu zen, izan ere Erret Eskola sortu baitzen 1608an eta Armagheko Obserbatorioa 1790an.

Ondasun nabariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Patrizio katedral protestantea, Irlandako elizarena: K.o. 445ean eraiki zen baina historian zehar 17 aldiz suntsitu da. Egungo katedrala 1834 eta 1840 artean berreraikitakoa da.
  • San Patrizio katedral katolikoa: 1840 eta 1904 artean eraikia, estilo neogotikoan.
  • Armagheko Obserbatorioa (1790) eta Planetarioa (1968).
  • Liburutegi Publikoa, 1771n eraikia.

Herritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armagh ondorengo hiriarekin senidetuta dago:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]