Arberoa
Arberoa | |
---|---|
Euskal Herria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Udalerriak | 10 (lista ikusi) |
Eskualdeburua | Aiherra |
Herri handiena | Aiherra |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′20″N 1°12′20″W / 43.33901646°N 1.20550818°W |
Azalera | 194,51 km² |
Garaiera | 7-865 metro |
Distantzia | 36,0 km (Donibane Garazitik) |
Demografia | |
Biztanleria | 5.833 (2018: 39) |
Dentsitatea | 29,99 biztanle/km² |
Arberoa[1][a] (arbereraz: Arbela[b] edo Arberu[c]) Nafarroa Behereko eskualde bat da, Euskal Herrian kokatuta. Eskualdeak Arberoako errekaren ibarra eta Lihuriko ibarraren mendebaldea hartzen ditu. Eskualde menditsu samarra da, Nafarroako eta Lapurdiko komunikabide handietatik aparte. Horregatik, izaera tradizionalagoa eta benetakoagoa mantentzen jakin izan du, non Izturitze eta Otsozelaiko harpeak eta Bastidako herria nabarmentzen diren.
10 udalerrik osatzen dute, eta 2018 urtean 5833 biztanle eta 194,51 kilometro koadroko azalera zituen; horrek 29,99 biztanle kilometro koadroko biztanleria-dentsitatea sortzen zuen. Lihuri ibaiaren ertzetan dagoen itsas mailaren gaineko 7 metrotik Erregelu mendatearen 865 metrora arteko altuera du.
Eskualdeburua Aiherra udalerria da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko euskarazko izena hainbat modutara dokumentatu da: Arberoa, Arbela eta Saraspe.
Toponimoaren frantsesezko bertsioa Arberoue ("Arberu" ahoskatua) da, sarritan pays d'Arberoue eran. Aragoieraz, Arberoa eta tierra de Arberoa bertsio homologoak dago.
Baionako kapituluko gutun batek, eskualde hau, Erberua izenarekin izendatzen du, 980 inguruan; Duchesne bildumak, Arberoe, 1080an, eta Alberoa, 1120an, eta Urbano II.a aita santuaren bulda bat, Arberoa.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amiküze | ||||
Lapurdi Ekialdea | Amiküze | |||
| ||||
Baigorri-Ortzaize | Garazi | Oztibarre |
Fisionomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arberoako ibarra Arberoako errekak osatzen du. Ibaia Heletan jaiotzen da eta Donoztiri, Donamartiri, Izturitze, Aiherra eta Bastida udalerriak zeharkatzen ditu. Ondoren, Lihuri ibaira botatzen da, Oragarre eta Bardoze artean. Sakontasun txikiko ibar zabala da, altuera apaleko mendiz inguraturik. Horra mendi horietarik zenbait adibide : Abarratea (345 m), Eltzarruze (421 m), Garralda (470 m), Hoxahandia (577 m) eta Baigura (897 m).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XI. mendearen hasieran, Tolosako kondeak, Gilen Santxitz Gaskoiniakoa, Antso III.a Gartzeitz Nafarroako erregearen esku utzi zuen Arberoako lurraldea.[2]
Hainbat urtez, bertako biztanleak elkarren artean gerran egon ziren: bailara osoa Bastidaren aurka zen. Arazoa Garraregiko oihaneko terminoez gozatzea zen, eta, alde batetik zein bestetik hainbat heriotza eta kalte egin ondoren, Ponz Morentaina Nafarroako gobernadoreak zehaztasunera erakarri zituen Donibane Garazin, 1321ean. Ibarraren aldetik, Aiherra, Izturitze, Donamartiri eta Donoztiri parrokianoak bertaratu ziren, eta Bastidaren aldetik, Bernardo Arremonte Monjolose. Bastidarrek Garraregiko basoa bastida jendeztatzeagatik eman zietela argudiatzen zuten. Ibarrekoek, ordea, basoa zaindu eta aprobetxatzen zuten Nafarroako erregearen izenean, haren jabe legitimoa baitzen. Emaitza izan zen, kasua aztertu ondoren, erregearen prokuradoreak Bastidakoek Garraregia terminoarekin geratzea erabaki zuela, zura ezin salduz gero. Are gehiago, norberaren erabilerarako bakarrik izan liteke, betiere Bastidan egur gehiago ez badago.[3]
1368an, Aberoa, Baigorri eta Ortzaizeko biztanleek erregearen zerga berri bat salatu zuten, ehun librakoa. Azkenean erregeak amore eman zuen eta salbuespen bat eman zien.
1379an, Karlos II.a Nafarroakoa erregeak Izturitzeko Rokafort gaztelua eta Arberoako lurraldea oparitu zizkien Bertrucat Labritekoari eta bere oinordekoei, Gaztelaren aurkako gerran emandako laguntzagatik esker on gisa. Oparituek, nahi izanez gero, lurrak eta gaztelua saldu ahal izango lituzkete, baina Nafarroako orginarioei bakarrik. Erregeak lurraldearen subiranotasuna beretzat gorde zuen, eskubide erreal, apelazio eta laguntza berezi guztiekin.[4]
Arberoako lurraldea bizkonderri bihurtu zen 1455ean Bianako printzearen bitartez eta bere lehengusu Joan Beaumonteri esker.[5]
Baionan 1577an egindako sinodoan behatutako ordenaren arabera, Arberoako artzapezpikutzak Aiherra, Izturitze, Donoztiri, Iholdi, Armendaritze, Donamartiri, Heleta eta Mehaine parrokiak hartzen zituen. Bastida ere Arberoako ibarrekoa zen, eta arlo erlijiosoan artziprestazgoa osatzen zuen. Baionako sinodo horretan, parrokia horretako erretoreari «Rector Bastidae Clarensis et officialís praebendaris regis Navarrae» titulua eman zitzaion. Bi artzapezpikuak Baionako apezpikutzaren mende zeuden.[6]
Osaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]10 udalerrietan 10 herriak osatzen dute eskualdea: 5 833 biztanle eta 194,51 kilometro koadro.
Herria | Udalerria | INSEE kodea | Herritarra | Azalera (km²) |
Biztanleria (2018) |
Dentsitatea (bizt/km²) |
---|---|---|---|---|---|---|
Aiherra | Aiherra | 64086 | aihertar | 27,65 | 1068 | 36,38 |
Armendaritze | Armendaritze | 64046 | armendariztar | 17,27 | 402 | 22,93 |
Bastida | Bastida | 64289 | bastidar | 23,39 | 970 | 44,08 |
Donamartiri | Donamartiri | 64489 | donamartiritar | 14,69 | 324 | 22,12 |
Donoztiri | Donoztiri | 64476 | donoztiritar | 13,71 | 409 | 34,65 |
Heleta | Heleta | 64259 | heletar | 23,45 | 724 | 12,83 |
Iholdi | Iholdi | 64271 | iholdiar | 21,63 | 545 | 26,54 |
Irisarri | Irisarri | 64273 | irisartar | 26,39 | 597 | 32,82 |
Izturitze | Izturitze | 64277 | izturiztar | 13,60 | 518 | 34,93 |
Mehaine | Mehaine | 64375 | mehaindar | 12,73 | 276 | 20,50 |
Armendaritze, Bastida, Iholdi eta Irisarri ez dira beti integratuak izan Arberoari. Beste sei udalarriek dute Arberoako bizkonterria osatzen, bainan beste lau herri horiek gaur egun Arberoarrak bezala kontsideratzen dira arrazoi geografikoengatik nagusiki.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du eskualdea. Guztira, 2 linek eskaintzen dute zerbitzua 8 udalerritan: Aiherra, Bastida, Izturitze, Donamartiri, Donoztiri, Heleta, Irisarri eta Iholdi.[7]
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pirinioetako ekoizpen tradizionalean oinarritutako ekonomia. Nekazaritza urria. Hazkuntza estentsiboa ardi-aziendaren mendialdeko larreetan (ardixuri eta latxa), Pirinioetako arrazako behi nahasia eta zalduna. Txerri gutxi. Tiro-zaldia (bretoiera) eta aulki-zaldia (angloarabiera).
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Arberoako herri guztiak sailkatu zituen, Bastida izan ezik, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa, Ortzaize eta Aldude ibarretan hitz egiten zena. Bastida eremu ez-euskaldunean zegoen, han hizkuntza nagusia okzitaniera baitzen, bertsio gaskoiarrean.[8]
Koldo Zuazok, 2010ean, bere herri guztiak, Bastida izan ezik, nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen. Bastida eremu ez-euskaldunean zegoen, han hizkuntza minoritario nagusia okzitaniera baita, bertsio gaskoiarrean.[9]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ /aʁ̞βéʁ̞o.à/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban eta kamutsa azken silaban - ↑ /aʁ̞βéla/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban - ↑ /aʁ̞βéʁ̞u/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Arberoa - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ Aimoin. Vita Abbonis, abbatis Floriacensis. Argitaratzailea: J. Mabillon "Acta sanctorum ordinis sancti Benedicti". Paris, 1668–1701
- ↑ (Ingelesez) «ARBEROA, País de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | ROCAFORT. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Gaztelaniaz) Goñi Gaztanbide, Jose. Los obispos de Pamplona del siglo XIV. .
- ↑ (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.