Arandoi
Arandoia hegazti, krokodilo eta hainbat narrastiren, gastropodoren, zizareren, krustazeoren eta arrainen urdailaren zati gihartsua da. Bere funtzioa janaria txikitzea da, batzuetan harritxoen laguntzarekin. Hegaztietan paparoaren ondoren dago, adarkizko geruza batez babestua. Ornogabeetan, digestio-hodiaren zati loditua, hegaztien paparoaren antzeko funtzioa duena, alegia, janaria beratzea.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinonimoak: biro, errota, paparo, gera, hera. Hegaztien urdaila da eta ez du zerikusirik ugaztunenaren timoarekin (gibelerrai, eznaki, bigel, hazikontxo edo xuribarearekin) nahiz eta gaztelaniazko izena berdina izan.
Sukaldaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arandoia, gibel eta bihotzarekin batera, hegaztien erraietako bat da eta, jangarri izan dadin, lehenik, hustu egin behar da; ondoren, barru-azala erauzi, bota eta gainerakoa zorrozki garbituta bakarrik kozinatu ahal izango da. Hegazti basatien arandoiek berun kantitate handiegia izan dezakete, animaliak perdigoiak hartu edo (ahateak, adibidez) arrantzako berunak irentsi baditu. Ez da komeni atal hori jatea, beraz, non eta hazkuntzakoa ez den.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |