[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Arad konderria

Koordenatuak: 46°22′N 21°48′E / 46.36°N 21.8°E / 46.36; 21.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arad
 Errumania
Administrazioa
Estatua ROU
ISO 3166-2RO-AR
HiriburuaArad
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak46°22′N 21°48′E / 46.36°N 21.8°E / 46.36; 21.8
Azalera7,754 km²
Demografia
Biztanleria410.143 (2021eko abenduaren 1a)
−20.486 (2011)
Dentsitatea53 bizt/km²
Informazio gehigarria
Lurralde historikoa
Garapen eskualdea
Crişana
Vest
PresidenteaNicolae Ioțcu
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
MatrikulaAR
cjarad.ro

Arad barrutia Errumania mendebaldeko barrutietako bat da (judeţ-a), Transilvania eskualdean. 7.754 km² da azaleraz. Biztanle gehienak errumaniarrak diren arren, gutxiengo handia hungariarrak dira, %10 inguru.

Barrutiko hiriburua Arad da, 185.272 biztanleko hiria. Barrutiko beste hiri garrantzitsu batzuk: Lipova (11.246 biztanle), Ineu (10.200 biztanle) eta Curtici (9.726 biztanle).

Arad barrutiak mendebaldera Hungaria dauka; iparraldera, Bihor barrutia; ekialdera, Hunedoara eta Alba barrutiak, eta Timiş hegoaldera.

Urtea Biztanleak
1948 476.207
1956 475.620
1966 481.248
1977 512.020
1992 487.617
2002 461.791

Mureş ibaiak barrutia hegoaldetik zeharkatzen du; eta iparraldetik, Crişul Alb ibaiak. Barrutiko ekialdeko eremuan Zarand mendiak daude.

Errumaniako barruti garatu eta bizienetarikoa da Arad, Timiş barrutiarekin batera. Hungariako mugan dagoenez, atzerriko inbertsioak jasotzen ditu.

Barrutiko jarduera industrial nagusiak:

  • Automobilen motorrak eta osagaiak
  • Elikagaigintza
  • Ehungintza

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(2007ko biztanleria)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]