Anna Dostoievskaia
Anna Dostoievskaia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Анна Григорьевна Сниткина |
Jaiotza | San Petersburgo, 1846ko abuztuaren 30a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Jalta, 1918ko ekainaren 9a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Tikhvin hilerria Q26921364 |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Fiodor Dostoievski (1867 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eguneroko-idazlea, court stenographer (en) , stenotypist (en) , oroitzapen-idazlea eta argitaratzailea |
Anna Grigorievna Dostoievskaia (ezkondu aurretik Snitkina; San Petersburgo 1846, Jalta 1918) idazle eta takigrafista errusiarra izan zen, Fiodor Dostoievskiren bigarren emaztea. Fiodor Dostoevskirekin bizitako aroaz bi biografia-liburu idatzi zituen: Anna Dostoievskaiaren egunerokoa (1867an, hil ondoren 1923an argitaratua), eta Anna Dostoievskaiaren memoriak, 1925ean argitaratua.[1]
1866ko urriaren 4an, Anna Snitkina takigrafo gisa hasi zen lanean Fiodor Dostoevskiren Jokalaria eleberrian. Hau da, Fiodorrek diktatu eta idazketa Annak egiten zuen.[2] Tartean, hurbilekoak bilakatu ziren eta urte hartan bertan ezkontzeko konpromisoa hartu zuten.
1867ko otsailaren 15ean ezkondu ziren. Bi hilabete geroago atzerrira joan ziren eta bertan lau urte baino gehiago eman zituzten (1871ko uztailera arte). Abiatu baino lehentxeago, Dostoevskiren bi hartzekodunek haren aurkako karguak aurkeztu zituzten. Annaren lanak ezinbestekoak izan ziren jokoaren adikziotik senarra ateratzeko. Era berean, argitalpen eta kontratu kontuak bere gain hartu zituen senarrarengatik.
Lau seme-alaba izan zituen bikoteak, horietarik bi haurrak zirela hil zirelarik, eta Liubov alaba eta Aleksei semea adin nagusira iritsi ziren. 1881ean alargundu zen, eta 1918an hil. Bere gorpua senarraren ondoan datza San Petersburgoko Tikhvin hilerrian.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Dostoevsky, Anna (1846–1918) | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ Serrano, Roberto. (2021). «Dostoievskiren urteurrenaren harian» Senez 52 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ «The Story of a Loyal Wife» russkiymir.ru (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).