Andres Vesalio
Andres Vesalio | |
---|---|
(1543) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andries Wytinck van Wesel |
Jaiotza | Mont aux Potences - Galgenberg (en) , 1514ko abenduaren 31 |
Herrialdea | Habsburg Netherlands |
Heriotza | Zante, 1564ko urriaren 16a (49 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anne van Hamme (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Paduako Unibertsitatea Old University of Leuven (en) |
Tesi zuzendaria | Gemma Frisius |
Doktorego ikaslea(k) | Realdo Colombo (en) |
Hizkuntzak | latina |
Irakaslea(k) | Jacques Dubois (mul) Jean Fernel Johann Winter von Andernach (en) Johannes Baptista Montanus (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | anatomista, biologoa, medikua, zirujaua, unibertsitateko irakaslea, fisiologoa eta idazlea |
Lantokia(k) | Flandria eta Flemish Region (en) |
Enplegatzailea(k) | Paduako Unibertsitatea Pisako Unibertsitatea Boloniako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Galeno |
Andres Vesalio[1] (jaiotza-izena: Andries Van Wesel; Brusela, 1514ko abenduaren 31 – Zante, Veneziako Errepublika, 1564ko urriaren 15a) flandriar anatomista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lovainako eta Parisko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Inperioko gudarosteko kirurgilaria izan zen eta Paduako Unibertsitateko Anatomiako eta Kirurgiako katedra sortu zuen.
De humani corporis fabrica libri septem (1543, "Giza gorputzaren egiturari buruzko zazpi liburukiak"), sarritan Fabrica soilik deitua, obra idatzi zuen, giza anatomiako lehen liburu zehatz eta osoa, behaketa errealetan oinarritua eta irudi ugarikoa; giza gorpuekin egindako ikerketetan oinarriturik Galenoren printzipio batzuk okerrak zirela frogatu zuen Vesaliok lan hartan, eta anatomia modernoaren oinarriak finkatu zituen.
1544an, Espainiara erbesteratu zen eta Karlos I.aren eta, geroago, haren seme Filipe II.aren mediku gisa lan egin zuen. 1564an, Jerusalemgo hilobi santura erromes joan eta itzulerako bidaian hil zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andres Vesalio |