Anabel Arraiza
Anabel Arraiza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lakuntza, 1975eko irailaren 1a (49 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Telebista Hamaika Telebista |
Kidetza | Triki Ta Ke Irrien Lagunak |
Anabel Arraiza Artieda (Lakuntza, 1975) euskal aktorea, kazetaria eta musikaria da. Triki Ta Ke taldean 2001an abeslari aritu ondoren, Euskal Telebistan, Nafar Telebistan eta Hamaika Telebistan aritu izan da. Irrien lagunak klubean eta Bizipoza elkartasun-sarean ere eragilea da, eta hainbat ekitaldi publikotan aurkezle edota gidari aritu izan da.[1]
Musikaria (1989-2001)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitan akordeoia ikasi zuen Altsasun, Lakuntzan eta Barañaingo kontserbatorioan. 14 urterekin hasi zen festetan edo inauterietan jotzen. Amaiur akordeoi-orkestrako kidea izan zen. Gero ezkontza, bataio eta jaunartzetan Goiuri taldean teklatuak jo eta abestu zuen. Triki ta Ke taldeko Imanol Goikoetxea urdiaindarrak deituta bi disko grabatu zituzten hiru urtetan, haurdun gelditu arte.[1][2]
Zinemako aktorea (1993-2014)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetxo zela 18 urterekin aktore hasi zen zineman Mirentxu Purroyren Denboraren gibelean filmean; geroago Joseba Salegiren Ione, igo zerura (2000) filmean egin zuen protagonista-lana.[3][4] 2014an Loreak filmeko Miren pertsonaia interpretatu zuen.
Telebistako aktorea (1994-2003)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinematik telebistara egin zuen jauzi 1994an eta zortzi urtez Sara Garmendia izan zen ETBko Goenkale telesailean 2001era arte. Ondoren Sorginen Laratza saioan aritu zen bi denboraldiz, harik eta haurdun geldituta orduko zuzendariak esan zion hobe zuela etxean gelditzen alaba zaintzen.[1]
Irrien laguna eta Bizipoza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irrien Lagunak klubeko kidea da eta Ane Pirata pertsonaia jendaurreko emanaldietan eta, horrez gain, Irrien lagunak ekimenaren eta aldizkariaren kudeaketan ibili zen buru-belarri.[5] Behar bereziak dituzten haurren familien Euskal Herri osoko 30 bat elkarterekin aritu ziren lanean irrizaleak, Bizipoza elkartasun sarea ehuntzen.[1]
Antzerkiko aktorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irrien lagunak klubeko emanaldiez gain, 2015ean hiru antzezlanetan parte hartu zuen (Zu gabe, Jendarte Bidaide, eta Ekoetikopatetikobikoa).[1][6][7][8]
Kazetaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru seme-alabak koskortutakoan berriro hasi zen lan munduan kukuak egiten, ETBko Arratsaldero saioan kolaborazio batzuk egin zituen, esaterako, edo azkenaldian Egunak egin du saioan. Hainbat ekitaldi publikotan aurkezle edota gidari lanak egiteaz gain, kazetari gisa Hamaika Telebistan hainbat programa aurkeztu ditu 2017tik:
- Hiri baratzea programako 35 saioetan hirien inguruko baratzetan aritzen da ortuko jarduerez adituekin. Iñigo Segurolaren lankidetzan[9]
- Ajoarrieroa programako 35 saioetan pertsona mediatikoak elkarrizketatzen ditu sukaldean aritzen direla.[10]
- Euskaltzale programako 23 saioetan euskararen ezagutza eta erabilera dira protagonista.[11]
- Zurriolako Butaka, Donostiako zinemaldiko programa berezietan aurkezle izan da.[12]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Loreak (2014). Miren pertsonaia
- Skizo (2006)
- El vestido (2000)[13]
- Ione, igo zerura (Joseba Salegi, 1999)[3][4] Ione pertsonaia.
- Denboraren gibelean (Mirentxu Purroy, 1993)
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e Ilintzeta, Reyes. (2016-05-15). «Anabel Arraiza, aktorea: «Elkartasunaren bidez euskarara hurbildu nahi ditugu behar bereziak dituzten haurren familiak»» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
- ↑ «Arraiza Artieda, Anabel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
- ↑ a b Ione, sube al cielo. (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
- ↑ a b «Salegiren filma Nafarroako Filmotekan - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
- ↑ Elortza, Oihana. (2015-05-08). «Herriko ikastetxeetara etorriko da Ane Pirata - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
- ↑ a b «Arraiza taula gainean - Lakuntza» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
- ↑ a b «Pisu-kideen gorabeherak jendaurrean - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
- ↑ a b «Arraiza inklusioa ardatz duen antzezlanean - Lakuntza» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
- ↑ Arraiza, Anabel. «Hiri baratzea» Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Arraiza, Anabel. (2017). «Ajoarrieroa» www.hamaika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
- ↑ Arraiza, Anabel. (2018). «Euskaltzale» hamaika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
- ↑ «Anabel Arraiza: "Euskal ekoizpenak nazioartekoekin maila berean daude" - Lakuntza» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
- ↑ «Asier Anduezak zuzendutako 'El Vestido' izeneko laburmetraiamusikalaren (...)» Argia 2000-03-20 (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
- ↑ Madina, Txomin. (2015-03-29). «Ikusleak, hunkituta 'Zu gabe'-rekin - Antzuola» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
- ↑ Aranburuzabala Juldain, Aitziber. (2015-03-27). «Bizitzaren inguruan hausnarketa egitea helburu duen antzezlana - Antzuola» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).