[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Amorebieta Kirol Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amorebieta Kirol Elkartea
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaUrdinak, Jalisco, SDA eta Zornotzarrak
LigaLehen Federazioa
EstadioaUrritxe futbol-zelaiaZornotza
43°13′16″N 2°43′32″W / 43.2210502°N 2.7254464°W / 43.2210502; -2.7254464
 3.000
Agintea
Jon Larrea
ZuzendariaJabi Luaces
EntrenatzaileaJulen Guerrero
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1925
Koloreak    
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
Webgune ofiziala
Facebook: sdamorebieta Twitter: SDAmorebieta Instagram: sdamorebieta Youtube: UC8ndSojwxuZjGyXil3aCGAg TikTok: sdamorebieta Edit the value on Wikidata

Amorebieta Kirol Elkartea (gaztelaniaz: Sociedad Deportiva Amorebieta) Zornotzako futbol taldea da. 1925ean sortua, Bigarren B mailan hamarkada bat egin ondoren 2020-21 denboraldian aurreneko aldiz Bigarren Mailara igotzea lortu zuen.

1923an Beti-Arin Kirol Elkartea (Sociedad Deportiva Beti-Arin) sortu zen Zornotzan, gero Zornotza Elkarte Olinpikoa (Sociedad Olímpica Zornoza) eta 1925ean Amorebieta Kirol Elkartea (Sociedad Deportiva Amorebieta) bihurtu zen.[1]

Bere lehenengo pausoak Bizkaiko Erregional Mailetan eman zituen. 1944an Amorebieta Bizkaiko Txapelketaren txapeldunordea zen eta Bizkaiko Kopa lortu zuen. Taldeko izar nagusia Carmelo Cedrun atezaina zen, 1949-1950 denboraldian Amorebietan eta gero Athletic Cluben egondakoa.[2]

Hirugarren mailan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962an Hirugarren Mailara igo zen Deustu Kirol Elkartea gainditu ondoren. Aurreneko urtean hirugarren egin zuen eta puntu bakarrarengatik ez zituen bigarren mailarako igoera play-offak jokatu. Urte berean Afizionatuen Bizkaiko txapelduna izan zen eta Espainiako txapelketan finalerdietara iritsi zen. Real Madrid Aficionadosek utzi zuen finalik gabe. 1966an ere hirugarren postua lortu zuen. 1968an maila galdu zuen mailen arteko berrantolakuntza bat gertatu zenean.[1]

1981ean itzuli zen hirugarren mailara. 30 urte jarraian egin zituen maila horretan eta euskal taldeen artean denboraldi gehien egin zituena bihurtu zen.

2010. hamarkada 2.B mailan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991, 1992, 1998, 2002, 2006 eta 2007 urteetan saiatu zen Bigarren B Mailara igotzen. Azkenean, 2011n mailaz igotzea lortu zuen Manacor taldeari irabaziz. Urritxen 3-0 garaipena lortu zuten eta Balear uharteetan ere 0-1 nagusitu ziren.[3] Lehenengo urtean gainera laugarren egin eta bigarren mailarako igoera play-offak jokatu zituen. Bigarren denboraldian 6. egin zuen eta hurrengo urteetan taularen erdialdean aritu zen bigarren B mailan. 2016-17ko Errege Kopan hirugarren itzulia jokatu zuen eta Santanderko Racingek kanporatu zuen.[4]

Bigarren mailara igoerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ean jauzi garrantzitsua egin zuen. Igoera play-offetan Bigarren Mailara igotzea lortu zuen historian lehen aldiz. Lehendabizi Linares Deportivo 2-1 emaitzaz kanporatu zuen Mikel Alvaro, amurrioarra, eta Iñigo Orozko Donostiarraren golei esker. Azkenik, Club Deportivo Badajoz faboritoa 1-0 gainditu zuen Badajozen bertan. Iker Bilbaok 22. minutuan sarturiko golari esker lortu zuen bigarren mailarako igoera.[5] El Viverazo ezizenaz ezagutu zen lorpen historiko hau. Igoera lortu zuen taldeko jokalari guztiak Euskal Herritarrak ziren. Bigarren mailan filosofia honekin jarraitu zuen Amorebietak, Athleticen antzeraz. Bigarren mailan azken unera arte egon zen mantentzeko ahaleginetan baina ez zuen lortu.

2023an berriz lortu zuen Bigarren mailara igotzea Lehen maila RFEF irabazita. 2023-24 denboraldia eskas hasi zuen eta salbaziotik 10 puntutara ere izan zen. Gabonetako oporraldian Jandro Castro entrenatzaile asturiarra ekarri eta taldeak bigarren itzuli ona egin zuen. Azken partidara 2. mailan mantentzeko aukerekin iritsi zen eta aurkari zuzena zen Mirandésen aurka jokatzea egokitu zitzaion. 1-0 emaitzaz galdu zuen eta Lehen Federaziora jaitsi zen.

  • Lehenengoa: Zamarra eta praka urdinak.[6]
  • Bigarrena: Zamarra berde eta beltza eta praka beltzak.
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1925
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1945
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1976
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2004
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-23
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2023-24

Futbol zelaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amorebietak beti Urritxe Udal Zelaian jokatu du, 1915ean hantxe eraiki zen lehendabizikoz. 1999an Txolon Futbol Zelaia eraiki zen, belar artifizialekoa. 2002ko urriaren 12an Urritxe Berria inauguratu zen, Athletic Club eta Racing de Santander taldeen arteko partida batekin.

Bigarren mailara igotzerakoan Lezaman jokatzen ditu etxeko partidak, Urritxek Ligaren araudia betetzen ez duelako.

2024-25 barne:

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denboraldia # Maila Emaitza Errege Kopa
2004-05 4 3. maila 13.a
2005-06 4 3. maila 3.a
2006-07 4 3. maila 2.a
2007-08 4 3. maila 10.a
2008-09 4 3. maila 10.a
2009-10 4 3. maila 3.a
2010-11 4 3. maila 1.a
2011-12 3 Bigarren B Maila 4.a 1. itzulia
2012-13 3 Bigarren B Maila 6.a 1. itzulia
2013-14 3 Bigarren B Maila 10.a 1. itzulia
2014-15 3 Bigarren B maila 10.a 1. itzulia
2015-16 3 Bigarren B maila 9.a
2016-17 3 Bigarren B maila 14.a 3. itzulia
2017-18 3 Bigarren B maila 14.a
2018-19 3 Bigarren B maila 8.a
2019-20 3 Bigarren B Maila 6.a 1. itzulia
2020-21 3 Bigarren B Maila 3.a 2. itzulia
2021-22 2 Bigarren Maila 19.a 2. itzulia
2022-23 3 1.maila RFEF Txapelduna 1. itzulia
2023-24 2 Bigarren Maila 19.a 1/16
2024-25 3 1.maila RFEF 1. itzulia

Jokalari ezagunenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen taldea denboraldika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Sur, Europa. (2012-05-16). «Urritxe, un escenario moderno pero con mucho sabor añejo» Europa Sur (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Sociedad Deportiva Amorebieta - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  3. (Gaztelaniaz) «SD Amorebieta» Fútbol de arcilla (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  4. (Gaztelaniaz) González, Roberto. (2016-10-12). «El Racing sigue adelante en la Copa del Rey tras ganar 2-0 al Amorebieta» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  5. Berria. «Reala B eta Amorebieta Bigarren Mailara» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  6. (Gaztelaniaz) Sociedad Deportiva Amorebieta :: La Futbolteca. Enciclopedia del Fútbol Español. (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza