[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Alfa desintegrazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfa desintegrazioaren irudikapena

Alfa desintegrazioa atomo batek alfa partikula bat igortzen duen desintegrazio erradioaktiboa da. Alfa desintegrazioaren ondorioz, atomoaren masa-zenbakia 4 unitate gutxiago eta zenbaki atomikoa 2 unitate gutxiago izatera igarotzen da. Adibidez:

[1]

nahiz eta, normalean, honela idazten den:

(Bigarren forma hobetsi da, lehen forma elektrikoki desorekatua dagoelako. Funtsean, nukleoak berehala galtzen ditu bi elektroi helio-katioi ionizatua neutralizatzeko.)

Alfa partikula helio-4 nukleo baten berdina da, eta biek masa-zenbaki eta zenbaki atomiko bera dute.

Alfa desintegrazioa, izatez, fisio nuklear bat da: atomo gurasoa bi alaba produktutan zatitzen da. Desintegrazio-mota hau, funtsean, tunel kuantikoaren bidez azal daitekeen prozesu bat da. Beta desintegrazioan ez bezala, alfa desintegrazioaren indar eragilea indar nuklear bortitza da.

Alfa partikulen energia zinetiko tipikoa 5MeV-koa da (hau da, bere energia osoaren ≈%0,13) eta bere abiadura 15.000 km/s-koa. Masa erlatiboki handia, +2-ko karga eta abiadura erlatiboki txikia duenez, beste atomo batzuekin elkarrekin eta bere energia galtzeko joera dauka eta, beraz, airean zentimetro gutxi batzuk besterik ez ditu egiten.

Lurrean dagoen heliorik gehiena uranioa edo torioa daukaten lurrazpiko metaketen alfa desintegrazioan sortzen da. Gas naturala erauzten denean helioa lurrazalera iristen da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Suchocki, John. Conceptual Chemistry, 2007. Page 119.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]