Alemaniar nazionalismo
Alemaniar nazionalismoa (alemanez: deutschnationalismus) Alemaniaren kultura eta politika batasunaren alde egiten duen ideologia da. Alemaniar nazionalismoaren hastapena Napoleondar Gerretan nazionalismo erromantikoaren sorrerarekin hasi zen, pangermanismoa hedatzen hasi zenean. Alemaniar nazioaren defentsa indar politiko garrantzitsu bihurtu zen, Napoleonen Frantziak alemaniar lurraldeen inbasioari erantzuteko. Alemania naziaren gorakada eta erorketaren ondoren, nazionalismo alemaniarra tabu bihurtu da Alemanian bertan.[1] Hala ere, Gerra Hotzean alemaniar nazionalismoaren korronte moderatu bat sortu zen, Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemaniaren bateratzearen alde egin zuena, azkenean 1990ean lortuko zutena.[1]
Alemaniar nazionalismoak zailtasun handiak izan ditu nortasun germaniar komuna sustatzeko orduan, eta Alemanian bertan hainbat oposizio izan ditu. Alemaniako katolikoen eta protestanteen arteko arrakalak tentsio handiak eta etsaitasun irekia eragin ditu batzuetan. Egoera hau 1871ko bateratzearen eta kulturkampf politika aldarrikatu ondoren Alemaniako kantziler eta Prusiako lehen ministro Otto von Bismarckek Prusiako kultura katolikoa desegin nahi zuenean gertatu zen bereziki. Horrek berehala haserrea eragin zuen alemaniar katolikoen artean, eta, azkenean, katolikoen aldeko Zentroaren Alderdia eta Bavariako Alderdi Popularra agertu ziren.[2] Mugimendu nazionalista etsaiak ere izan ditu Alemaniaren barruan, bereziki bavariar nazionalistek, Bavaria 1871n Alemanian sartu zeneko terminoak eztabaidagarriak izan zirela eta Alemaniako gobernua Bavariako barne arazoetan gehiegi sartu dela mantentzen dutela diotenak.[3] Alemaniaren inguruko herrialdeen kasuan, Austrian austriar nazionalistak daude, herrialdea Alemaniarekin bateratzeari uko egin diotenak, erlijio-nortasun katolikoa gordetzean eta austriarrei Alemania nagusiki protestantea izateak dakarren arrisku potentzialean oinarrituta.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Alexander J. Motyl (2001). Encyclopedia of Nationalism. Volume II, Academic Press, 190. orr.
- ↑ Wolfram Kaiser, Helmut Wohnout (2004). Political Catholicism in Europe, 1918-45, New York, USA: Routledge, 40. orr.
- ↑ James Minahan (2000). One Europe, Many Nations: A Historical Dictionary of European National Groups, Greenwood Publishing Group, 108. orr.
- ↑ Willfried Spohn (2005). Entangled identities: nations and Europe, Ashgate, 61. orr.