[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Albert Uderzo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albert Uderzo

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlberto Aleandro Uderzo
JaiotzaFismes1927ko apirilaren 25a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNeuilly-sur-Seine2020ko martxoaren 24a (92 urte)
Hobiratze lekuaQ110339358 Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, margolaria, gidoilaria, film-zuzendaria, colorist (en) Itzuli, ilustratzailea, marrazkilaria eta artista bisuala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakEdmond Calvo (en) Itzuli
Izengoitia(k)Uderzo

IMDB: nm0879853 Allocine: 420 Allmovie: p229353
Musicbrainz: bead9294-7464-4ad7-8269-153025d5c894 Discogs: 1776044 Edit the value on Wikidata

Albert Uderzo (Fismes, Marne, 1927ko apirilaren 25a - Neuilly-sur-Seine, 2020ko martxoaren 24a) marrazkilari frantziarra izan zen.

Bere lanik ezagunena, René Goscinnyrekin batera egindako "Asterix" komiki sorta da. Halaber, "Oumpah-pah" pertsonaia sortu zuen, hau ere Goscinnyrekin.

Uderzo (Asterix) eta Morris (Lucky Luke)

Albert Uderzo Normandian jaio zen, Fismes herrian (Marne, Frantzia), Iria eta Silvio Uderzo emigrante italiarrak zirenean. [1] Bere abizena Italiako Oderzo herritik dator (lehenago Uderzo deitua), nondik bere familia zetorren, Frantses naturalizatu zen 1934an. [2]

Daltoniko jaio zen, eta bi hatz gehigarri zituen. Ebakuntza bat egin ondoren, haren ikuspegia asko hobetu zen. Bere anai bakarrak Bruno izena du (beren omenez idatzi zen Asterixen Zerua gainera erori zitzaienekoa izenburua.

Albert gazteari marrazketarako benetako gaitasuna ageri zitzaion haur eskola garaitik. Erabat autodidakta zen, pailazo bokazio goiztiarretik marrazkigintzarekiko erakarpen saihestezinera pasatu zen, txiki-txikitatik komikia ezagutu zuen Le Petit Parisien argitalpenari esker, konkretuki Walt Disneyren heroiek liluratuta zegoen. Hamar urte zituenetik, Albert Uderzo sudur lodiko pertsonaiak zirriborratzen hasi zen. [3]

1938an, familia bigarren aldiz etxez aldatu zen. Clichy-sous-Bois herritik "Rue de Montreuil" auzora, Paris barnealdean[3]. Artisauen auzoa zen eta bertan lutier lanetan aritu zen aita.

Denboraldi batez, Albertek hegazkin mekanikari bihurtu nahi zuen, eta Mekanika Eskolan sartzeko azterketa arrakastaz gainditu zuen, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehentxeago. [3]

1940an, SPEk kontratatu zuen (Société Parisienne d 'Édition), non bere lehen ilustrazioa argitaratu zuen. Du Chêne argitaletxeak kontratatu zuen, istorio bat marrazteko Ciopinard protagonista zuen hamasei xaflatan egindako kontakizuna. [4]

Frantziaren askapenaren ondoren, Uderzo animazioaren munduan sartzen hasi zen, hainbat aldizkarirentzat lan egin zuen, Flamberge, Clopinard, Zartan, Zidore, Arys Buck, Prince Rollin eta Belloy el Invulnerable bezalako heroi berriak sortu eta marraztu zituen.

Lan horrengatik jaso zuen soldata ikusiz, diseinatzaile grafiko gisa etorkizuna zuela konbentzitu zuen aitak. Berrogeiko hamarkadan lan oparoa egin zuen: nobela eta prentsa ilustratzaile aritu zen, eta prentsan zenbait pertsonaia sortu zituen: Zidore (Tarzan perstsonaiaren parodia bat) edo ‘’Clodo et son oie’’, esaterako. Heroi hipermuskulatu batzuk sortu zituen OK astekarian, fikziozko Ardi Aro batean kokatutako historioetan[5]. Zartan, Arys Buck, Prince Rollin eta Belloy garai honetakoak dira, zezenak bezain indartsuak, Albertek bereziki maite zituen pertsonai indartsuak.

1947an zerbitzu militarraren txanda heldu zitzaion, Tirolen bete zuena. [3] Itzultzean, 1949an France-Dimanche egunkarian kazetari eta marrazkilari izan zen. Jean Bellusen ondoren, Le crime ne paie pas animatu zuen, France-Soir-en argitaratutako komiki bertikala.

Belgikako Press nazioarteko agentziako arduraduna zelarik, Yvan Cheron, ezagutu zuen, honek aurkeztu zion World Press agentziako zuzendaria, Georges Troisfontaines. Victor Hubinon, Eddy Páape eta Mitacq marrazkilariak ere ezagutu zituen, baita Jean-Michel Charlier gidoilaria ere.

50eko hamarkada desafio garaia da egilearentzat, bai arlo pertsonalean, bai profesionalean. Bere bizitza pribatuari dagokionez, 1953an Ada Milanirekin ezkondu zen, eta beranduago alaba bat ukan zuten, Sylvie[4].

2020ko martxoaren 24ean hil zen, 92 urte zituela, miokardio-infartuak jota hil zen [6].

René Goscinnyrekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1951ean World Press/International Press tandemerako lanean ari zenean, lankide berri baten etorreraren berri jakin zuen, "Gossini" izenekoa. [3]. Abizenaren sonoritate italiarrak etorri berria "herrikidea" dela sinestarazten du Albert, hots, italiar etorkinen semea. Gerora jakin zuenez, ordea, haren izena g.o.s.c.i.n.n.y. idazten da. Frantsesa zen, eta Ameriketako Estatu Batuetatik zetorren.

Bien artean berehala sortu zen erabateko konplizitatea, eta horrek proiektu komunak biderkatzera eraman zituen. [3] Haien lehen elkarlana Bonnes Soirées emakumeen astekarian egindako urbanitateari buruzko errubrika bat izan zen.

Gero Oumpah-Pah pertsonai amerindiarra sortu zuten, eta Amerikako eta Frantziako argitaletxe merkatuan saltzen saiatu ziren, lortu gabe (geroago pertsonaia bera, eguneratuta Tintinen abenturan agertuko dena)

Ondoren, Pistolet eta Luc Junior sortu zituzten. Uderzok marraztu zituen “Majesté mon mari” eta ’’Valérie André’’. [4]

1955. urtearen amaieran, Uderzok, Charlierrek, Goscinnyk eta Jean Hébrardek sindikatu bat sortzea erabaki zuten euren eskubideak defendatzeko. Orduan, bi gizarte paralelo sortu zituzten, Édifrance eta Édipresse. Eta Pistolin faszikulua atera zuten[4]

1956an Uderzok eta Goscinnyk aktiboki parte hartu zuten Jean-Michel Charlier eta Jean Hébrardekin batera Edipresse (prentsa) eta Edifrance (publizitatea) agentzien sorreran, non independienteki lan egiteko aukera zuten. Urte zailak eta lanez beteak heldu ziren jarraian, baina beti ideia eta proiektu guztiz inspiratuez josirik. Garai honetan, Albert Uderzo bederatzi plantxa egitera iritsi zen aste bakarrean, eta horrek lan kolosala suposatzen du. Batzuetan, marrazkiak tintaz egiten ziren zuzenean, zirriborrorik gabe, denbora faltagatik. [3]

Asterix bildumaren sorrera eta arrakasta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959ko urrian Pilote astekaria agertzen da François Clauteaux erredaktore buruarekin elkarlanean. 1989ko urria arte argitaratu zen komikiari buruzko argitalpena da, non Uderzok sortutako bi bilduma garrantzitsuenetarikoak agertu ziren: ‘’Tanguy et Laverdure‘’ Jean-Michel Charlierrekin, eta Asterix René Goscinnyrekin. [4] Galiar txikia bestseller absolututzat gailendu zen, eta Frantziako komiki pertsonaiarik ospetsuena da.

Asterixen arrakasta, ordea, su motelean prestatu zuten. Albertek eta Renék, frantziar heroi on bat bilatu nahian, Erdi Aroko literatura satirikoko "le Roman de Renart" klasikoetara jo zuten hasieran, baina proiektu hau Jean Truberten zuzendaritzapean jada existitzen zela ikusirik beste ideia bat bilatu behar izan zuten, eta historiako aldi ezberdinak aztertu ondoren, Galia eta galiarrak hautatzea adostu zuten. Horrela, 1959ko urriaren 29an, Piloteren lehen zenbakiak 20. orrialdean Asterix Galoren abenturen lehen xafla aurkeztu zuen. Irakurleak berehala gatibatu zituen, eta aldizkariak berehalako arrakasta ezagutu zuen (inprimatutako 300.000 aleak lehen egunean saldu ziren)

Egun zailak ere heldu ziren aurrerago, eta gure lagunek 1960an utzi zuten aldizkaria, 1963an itzuli ziren arren. Rene Goscinnyk hainbat komikitan kolaboratzen zuen: Asterix, jakina, baina baita Iznogud (Tabary), Nikolas Txiki (Sempé), Lucky Luke (Morris), Valentín (Tabary), Los Dingodossiers (Gotlib), etab.

1968arte, bi egileek, denbora batez, bilduma ezberdinetan lan egiten jarraitu zuten, elkarrekin edo bakoitzak bere aldetik. Baina Arvernoko ezkutua albumetik aurrera, Uderzok gainontzeko pertsonai guztiak utzi zituen Asterixen mesedetan. [4]

Bildumaren bigarren hamarkadan Asterix komiki frantseseko heroi handia bihurtu zen eta bere arrakasta albumez album hazi zen. Goscinnyrekin batera Idéfix estudioak sortu zituen, Studios Idéfix ospetsuak[3]. Zoritxarrez, handik gutxira gertakari tamalgarri bat jazo zen: 1977ko azaroaren 5ean Rene Goscinny mediku azterketa bat egiteko esfortzu proba batean hil zen, Asterix Belgikan albuma 37. plantxan utzita[7]. 51 urte zituen. Hunkipena gainditu nahian Uderzok bere heroiak bizirik irauten ahalegindu zen. Editions Albert- René sortu zuen Asterixen abentura berriak argitaratzeko[4]

1979 arte Dargaud argitaletxeak lehen 24 albumen eskubideak mantendu zituen.

1980 an argitaratu zen Zanga Handia albuma, bildumaren 25 alea, Albert Uderzok idatzi eta marraztu zuen lehena. Jarraitu zuen 31. alea argitaratu arte. René hil zenetik argitalpenen erritmoa moteldu zen, lau urtetan behin argitaratzera ere heldu zelarik.

29.alea argitaratu baino lehen, 1990ean, Uderzo eta Goscinny familiek Dargaud auzitara eraman zuten, beren eskubideak berreskuratzeko. 1998an, epaiketa luze baten ondorioz, Dargaudek eskubideak galdu zituen. Uderzok Albert-Renéri baino Hachette argitaletxeari zenbait eskubide saldu zizkion, baina argitaratzeko eskubideak horrela geratu ziren: Albert Uderzo (% 40), Sylvie Uderzo (% 20) eta Anne Goscinny (% 40).

Arazoak alde batera utzita,1981-2005 bitartean Asterixen 8 ale berri argitaratu ziren, irakurle sutsuak galdu gabe, Rene Goscinnyrekin partekatu zituen 26 urteei esker. 2002ko azaroan, album berezi bat argitaratu zen, Asterixen luxuzko edizio bat Belgikan, Rene Goscinnyren omenez. [4]

2008ko abenduan, Uderzok bere akzio guztiak saldu zizkion Hachetteri[4]

2009an, berrogeita hamar urteurrenean edizioaren munduko fenomeno bilakatu da. Orduko estatistikei begira: 107 hizkuntzetan itzulita, 34 album, 11 film, bere izena duen jolas-parke bat, ehunka produktu deribatuak, eta beste proiektu asko [4]

Asterix bilduma Goscinny eta Uderzo gabe

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Albertek erretiroa hartu zuen, adina zela eta. Hain ezaguna den serie bat erregularki ekoizteak zekarren presioakn jarraitzea eragotzi zion. Erabakia hartu zuelarik, 68 urte zeramatzan komiki arloan murgilduta[8].

2013tik hona Jean-Yves Ferri idazleak eta Didier Conrad ilustratzaileak lau ale plazaratu dituzte:

Sare sozialak eta WikiLeaksen sortzaileak oinarri gisa hartu dute 'Le Papyrus de César' komikiaren 36. edizioko pertsonaietako baterako[10] [11]

  • 38. La Fille de Vercingétorix, 2019 Vertzingetorixen alaba[13]Adrenalina izeneko gazte batek protagonista duen istorioa, genero ikuspegitik bildumaren azken eguneraketa[14]

2019ko urriaren 29an bildumaren 60 urteurrena. Ospakizuna egiteko hainbat ekitaldi antolatu dira:[8]

Izan ere, gaur egun gehien itzulitako komikia da, 111 hizkuntza baino gehiagotan irakur daitekeelako eta 335 milioi kopia saldu dituelako. Bitxikeria bezala, gaur arte saldutako pilatutako liburuekin 767 aldiz Eiffel dorreen altuerako parekoak izango lirateke, munduari bira bi aldiz emango lirateke eta 12.900 tona inguruko pisua izango lukete.[8]

  • 1985 : Chevalier de la Légion d'honneur
  • 1999 : Grand Prix de la ville d'Angoulême, Prix spécial du millénaire.
  • 2004 : Drapeau : Allemagne Prix Max et Moritz
  • 2005 : Temple de la renommée Will Eisner
  • 2007 : Chevalier du l'Ordre du Lion néerlandais
  • 2009ko urriak 15ean : Honoris causa Parisko unibertsitatean
  • 2013ko uztailaren 14an: Officier de la Légion d'honneur
  • 2013 : Prix de l'excellence française
  • 2017 : Astreroidea bat izendatua bere izenarekin (300928) Uderzo. Aurrean izendatu ziren: (35268) Panoramix, (35269) Idéfix, (29401) Astérix eta (29402)
  • (Gaztelaniaz)Astérix de la A a la Z / ed. Carine Picaud. "Astérix à la BNF!" Erakusketaren katalogoa. Argitaratzailea: Barcelona : Lunwerg, 2015. ISBN: 9788416489015
  • (Gaztelaniaz) Astérix y sus amigos : homenaje a Albert Uderzo : sesenta páginas sobre Astérix de treinta y cuatro autores. Argitaratzailea: Barcelona : Salvat, 2007 ISBN: 978-84-345-0642-8
  • (Gaztelaniaz) Esteba Zurbrügg, Miquel: Astérix y compañía. Argitaratzailea: Palma de Mallorca : Asociación Cultural del Cómic, 2009. ISBN: 978-84-612-9856-3
  • (Gaztelaniaz) Royen, René van, Sunnyva van der Vegt: Astérix y la historia real. Argitaratzailea: Barcelona : Beta, 2000. ISBN: 84-7091-391-3
  • (Gaztelaniaz) Royen, René van, Sunnyva van der Vegt: Los viajes de Astérix. Argitaratzailea: Barcelona : Beta, 2003. ISBN: 84-7091-413-8
  • Uderzo: bere lagunek marraztua. Koldo Biguri itz. Argitaratzailea: Legutiano (Alava) : Infomart, L.G. 1997. ISBN: 84-92208-27
  • (Gaztelaniaz) Bach, Mauricio: ' Asterix : Mis problemas con las mujeres . Qué leer día a día . ISSN 1136-3916 -- Vol/Nr 54, Año abr. 2001, p. 46-47.
  • (Gaztelaniaz) Carballal, Fran : 'Astérix frente a la economía de mercado : Asterix, la residencia de los dioses (Alexandre Astier, Louis Clichy, 2014) . CLIJ. ISSN 0214-4123. -- N. 266 (julio-agosto 2015) p. 58-63
  • (Gaztelaniaz) Santo-Tomás, Álvaro: "El universo estético de un clásico". Leer. ISSN 1130-7676. -- N. 150 (marzo 2004), p. 20-21
  • (Gaztelaniaz) Suárez, Eduardo: " Astérix : un desternillante choque de civilizaciones ". Leer. ISSN 1130-7676. -- N. 150 (marzo 2004), p. 14-18

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]