Alaitz Arenzana
Itxura
Alaitz Arenzana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1976 (47/48 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Kataluniako Unibertsitate Irekia Alfontso X.a Jakituna Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Enplegatzailea(k) | Zinegoak |
Izengoitia(k) | Sra Polaroiska |
cargocollective.com… | |
Alaitz Arenzana (Bilbo, Bizkaia, 1976) artista eta zinemagilea da. 2021ean Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren zuzendari izendatu zuten.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. Zinemako eta bideo esperimentaleko sorkuntza dokumentalekin eta publizitate-iragarkiekin tartekatzen du. Arenzanak eta María Ibarretxerekin batera, Muche Polaroiska bikote artistikoa osatzen du, eta hainbat ediziotan egon da Zinegoak zinemaldiari lotuta.[1][2]
Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen lehiaketaren ardura hartu zuen lehen emakume honek borrokan jarraituko duelako hitza eman zuen «sexu-aniztasunaren, identitatearen eta generoaren alde egiten duen lanari eusteko eta jaialdia aberasteko».[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dantza eta arte eszenikoak ikertzen dituen Ruemaniak kolektiboko kide da.
- Bere lanak CA2M, Montehermoso jauregian, Guggenheim Bilbao Museoan eta Parisko Festival des Cinémas differents bezalako arte zentro eta jaialdietan daude ikusgai. Bere obra eszenikoak Artium Museoan, Reina Sofia Museoan eta El Mercat de Les Florsen erakutsi dira, besteak beste.[3]
- Irudia eta Soinua lanbide-heziketako goi-mailako zikloko irakaslea CIFP Tartanga LHII. Erandion
- Zinebiko (Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia) Hautaketa-batzordeko kidea eta Inaugurazio eta Itxiera Galen zuzendari artistikoa.[4]
- 2021ean Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren zuzendari izendatu zuten lau urtez zuzendaritza-taldeko kide izan ondoren.[5]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cuerpos, deseos y unas almendritas.(Eusko Jaurlaritza, 2020).
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Preposición) La Habitación. ikus-entzunezko lana, eta Es Baluard museoan aurkeztu zen lehen aldiz, DKV – Es Baluard Bideo-sorkuntzarako Ekoizpen Bekaren deialdiaren proiektu irabazle gisa. Elssie Ansareorekin (Mexiko Hiria, 1979) elkarlanean.[6]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008an A.I.R Laboratory beka lortu zuten Varsoviako Centre Contemporary Art Ujazdowski Castle zentroan.
- 2017an Gure Artea saria jaso zuen. Bere lan artistikoa sorkuntza eszeniko eta koreografikotik gertuago dago irudiaren interes industrialetatik baino.[1]
- 2003an l Injuve saria.
- 2003an Mekal Soinu Banda Onenaren Saria
- 2012an Ertibil Lehen Saria jaso zuen "Pilota Girls" piezarekin.
- 2012an Madrilgo Koreografia Lehiaketako lehen saria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Belategui, Oskar. (2022-01-18). «Alaitz Arenzana, nueva directora de Zinegoak» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
- ↑ «Zinegoak jaialdiak ahotsa emango die "nahi bezala bizitzeko" borroka egiten duten pertsonei» EITB 2022-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ ARTEINFORMADO. (20140606). «Alaitz Arenzana. Artista» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ Agirre, Jon. (2023-08-08). «Ramon Agirre, Alaitz Arenzana eta Nerea Alberdik osatuko dute epaimahaia» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ cima. (2022-01-19). «Alaitz Arenzana, nueva directora de Zinegoak» CIMA (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ Preposicion la habitación. .