[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Adulterio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adulterioa gogor zigortua izan da historian zehar. Egun ere, erlijio eta kultura askotan gaitzetsi egiten den jokabidea. Irudian, Jules Arsene Garnier artistaren Adulteroei zigorra margolana.

Adulterioa pertsona ezkondu batek bere ezkontidea ez den beste pertsona batekin sexu-harremanak izateari deritzo, ezkontidea engainatuz. Erlijio gehienetan eta kultura zenbaitetan gaitzetsi egiten den jokabidea da, ezkontza ohikune eta egoera sakratutzat jo eta moralki familia hautsi eta ezkontidea atzipetu egiten delako. Jurisdikzio askoren iritziz, adulterioa ezkontza-harremana ahultzen duen moral publikoaren aurkako iraina da.

Historikoki, kultura askok oso delitu larritzat jotzen zuten adulterioa, eta, kasu batzuetan, zigor gogorrak ezartzen zizkioten, gehienetan emakumearentzat eta, batzuetan, gizonarentzat. Zigor handiak ezartzen ziren, hala nola, zigor kapitala, mutilazioa edo tortura. Zigor horiek pixkanaka gainbehera etorri dira, batez ere mendebaldeko herrialdeetan XIX. mendetik aurrera. Adulterioa delitu penala den herrialdeetan, zigorrak isunetatik hasi eta makilakadaz zigortzeraino iristen dira, baita zigor kapitaleraino ere. XX. mendetik, adulterioaren aurkako lege penalak eztabaidagarri bihurtu dira, eta mendebaldeko herrialde gehienek despenalizatu egin dute adulterioa.

Hala ere, adulterioa despenalizatu duten jurisdikzioetan ere, adulterioak legezko ondorioak izaten jarrai dezake, batez ere erruan oinarritutako dibortzio-legeak dituzten jurisdikzioetan, non adulterioa ia beti dibortzio-motiboa baita eta faktore bat izan baitaiteke ondasunen likidazioan, seme-alaben zainketan, elikadura-pentsioa ukatzean, etab. Adulterioa ez da errurik gabeko dibortzio-eredua hartu duten jurisdikzioetan dibortzio-kausa bat.

Adulterioa Espainian eta Hego Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978ko maiatzaren 26an, Adulterioak delitu izateari utzi zion Espainiako Estatuan[1]. Ordura arte, ezkondutako emakume bat senarra ez zuen gizon batekin oheratzen bazen, sei urterainoko espetxe zigorra jaso zezakeen adulterioa egotzita. Ehunka izan ziren halako gertaerengatik zigortu eta espetxeratuak. 1977an, adibidez, Espainiako Estatuan preso zeuden emakumeen %45 abortu delituagatik, familia abandonatzeagatik, adulterioagatik edo infantizidioagatik zeuden espetxean.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.