Abodi mendilerroa
Abodi mendilerroa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Abodi |
Garaiera | 1.533 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′02″N 1°07′35″W / 42.95064°N 1.12639°W |
Honen parte da | Aezkoako mendiak |
Mendikatea | Pirinioak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Abodi Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko mendilerroa da, mendebaldeko Pirinioen aurrean dagoena, eta Iratiko ingurunea Aezkoa eta Zaraitzu ibarretatik banatzen duena. Mendebaldeko muturrean Taplako gaina eta ekialdekoan Ollokiako lepoa ditu, eta tartean Alforjas-etako pausoa. Irati ibaia bere beheko aldean eta Anduña erreka ekialdearen muturrean sortzen dira. Mendilerroan dagoen Abodi mendiak ematen dio izena mendilerroari.
Tontorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gora-behera handirik gabeko mendilerro laua da, 10 tontor 1.100-1.550 metro ingurutan kokatuta dituena, mendebaldetik ekialdera hauek direlarik:
- Abodi, 1.531 m[1][2] 42°57′05″N 1°03′16″W / 42.9514985°N 1.0545417°W
- Abodi Mendebaldea, 1.496 m 42°57′32″N 1°06′53″W / 42.958757°N 1.1148282°W
- Idorrokia, 1.491 m 42°57′39″N 1°07′57″W / 42.9607202°N 1.132411°W
- Arrizabala edo Dukea, 1.481 m 42°57′23″N 1°05′48″W / 42.9564863°N 1.0967902°W
- Goñiburu, 1.461 m 42°57′50″N 1°09′14″W / 42.9637525°N 1.1539109°W
- Gaztanbidea, 1.460 m 42°57′02″N 1°02′15″W / 42.9505338°N 1.0375943°W
- Cruz de Osaba, 1.438 m 42°57′09″N 1°01′42″W / 42.952626°N 1.028346°W
- Bizkarraundi, 1.426 m 42°57′28″N 1°09′13″W / 42.957869°N 1.1537068°W
- Auztarri, 1.412 m 42°57′51″N 1°11′02″W / 42.9640702°N 1.183892°W
- Goñiburu Txikia, 1.403 m 42°57′45″N 1°08′48″W / 42.9624008°N 1.1466071°W
- Martxate, 1.403 m 42°57′08″N 1°11′21″W / 42.9521159°N 1.1892697°W
- El Cerrillar, 1.391 m 42°56′48″N 1°01′33″W / 42.9467676°N 1.0259467°W
- Berrendi, 1.351 m 42°57′08″N 1°12′54″W / 42.9521759°N 1.2148642°W
- Ugaibel, 1.243 m 42°58′07″N 1°12′51″W / 42.9685169°N 1.2141095°W
- Bonbagaina, 1.188 m 42°56′22″N 1°12′25″W / 42.9393555°N 1.2069618°W (Abaurreko mendi-oinak)
- Harri Eder Gaina, 1.175 m 42°58′26″N 1°12′51″W / 42.9739826°N 1.2140985°W
- Ugatreina, 1.171 m 42°55′23″N 1°11′37″W / 42.9229171°N 1.1935071°W (Abaurreko mendi-oinak)
- Itzagibel, 1.169 m 42°55′47″N 1°11′49″W / 42.9298587°N 1.1968579°W (Abaurreko mendi-oinak)
- Gazteluzar, 1.156 m 42°55′11″N 1°10′53″W / 42.9197075°N 1.1813241°W (Abaurreko mendi-oinak)
- San Miguel, 1.138 m 42°54′22″N 1°12′36″W / 42.9060748°N 1.2099236°W
- Goimendi, 1.131 m 42°55′51″N 1°01′36″W / 42.9308517°N 1.0267371°W
- Petxuberro, 1.096 m 42°56′46″N 1°14′33″W / 42.9462363°N 1.2424438°W
- Gazteluaundi, 1.081 m 42°54′31″N 1°12′33″W / 42.9086094°N 1.2090417°W (Abaurreko mendi-oinak)
- Artatxo, 1.078 m 42°56′19″N 1°07′52″W / 42.9386931°N 1.1312264°W
- Muskilda, 1.071 m 42°55′11″N 1°04′49″W / 42.9197432°N 1.0804134°W
- Mitxiliburua, 1.063 m 42°54′38″N 1°11′50″W / 42.9106045°N 1.1973215°W (Abaurreko mendi-oinak)
- Gaztelutxipia, 1.061 m 42°54′32″N 1°12′14″W / 42.9088884°N 1.2038641°W (Abaurreko mendi-oinak)
- Aixkourrua, 1.024 m 42°55′12″N 1°03′54″W / 42.919969°N 1.064944°W
Pausoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan bezala, hiru pauso edo igarobide zeharkatzen dute mendilerroa: Mendebaldean, Taplako mendate txikia Otsagabitik Iratira doan errepidean dago, Aezkoako haranean. Bertatik mendebaldeko tontorretara irits daiteke, Idorrokia, Goñiburu, Bizkarraundi, Berrendi eta Auztarrira alegia.
"Alforjas"etako igarobidea oinez zeharkatzen da Muskilda edo Otsagabi aldetik, Zaraitzun, eta artzainek tradizionalki erabilitakoa izan da, izena hortik datorkiola. Pauso honetatik Arrizabala, Abodi eta Abodi Mendebaldea tontorretara erraz ailegatzen da.
Azkenik, ekialdean Ollokiako lepoa Otsagabitik Larraineranzko errepidean dugu, eski estazioaren sarbidean. Hortik aise iristen da Gaztanbidea mendira.
Monumentu megalitikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendilerroaren gandorrean zehar hainbat trikuharri (Gibelea, Idorrokia I, II eta III, Harriluze, Arburuas, Bortubizkarra, Gaztanbidea) eta zutarri topa daitezke, historiaurreko gizakia hor inguruan bizi zelako aztarnak direnak.
Inguruko mendietan ere antzeko aztarnak daude, eta Okabekoak hoberen kontserbatutakoak ditugu.
Eski-pistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abodiko ekialdeko muturrean, Otsagabitik Larrainera doan errepidean, Abodi-Zaraitzu eski nordikoaren pistetara sartzeko bidea dago.
GR 11 ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea bertatik igarotzen da.
Inguruko mendilerroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendilatz | Okabe | Orhi | ||
Ortzanzurieta | Otsogorrigaña | |||
| ||||
Otsa | Areta | Atuzkarratz |
Erreferentziak_
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
mendilerroa Abodi mendilerroa (Mendikat) - ↑ Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.