A'ad
Itxura
A'ad, Ad' edo ʿĀd herria (arabieraz: عاد) Arabiar penintsulan bizi zen antzinako leinu bat izan zen. 'Ad ibn Kin'ad zen leinuaren gidaria.
1992an Ranulph Fiennes, Juris Zarins, Nicholas Clapp eta George Hedgesek aztarnak aurkitu zituzten. Arkeologian egindako aurkikuntzek eta Koranak dioenaren arabera meteoritoek sortutako harea-ekaitzen ondorioz desagertu ziren.
Hedadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A'ad herria Yemeneko ekialdean eta Omanen mendebaldean bizi ziren herria ziren, Arabiar itsasotik Dhofar mendietara eta Rub' al Khaliren mugaraino. Aurkikuntza batzuen arabera baliteke hau izatea gameluaren domestikazioaren lehen puntua. Hirubura Ubar zen, eta merkantzien aldaketarako leku garrantzitsua zen, batez ere frankinzentsuaren merkataritzarako.