[go: up one dir, main page]

Edukira joan

8 Mile

Wikipedia, Entziklopedia askea

8 Mile 2002ko Curtis Hanson zinema zuzendariaren hip hop drama film bat da, Eminem rap abeslariaren hastapenei buruzko film biografikoa. Scott Silverrek idatzia eta Curtis Hansonek zuzendua, aktore nagusiak Eminem bera, Mekhi Phifer, Brittany Murphy, Michael Shannon, eta Kim Basinger dira.

Filma 1995. urtean dago girotua, eta Eminemek rap munduan izan zuen hasiera gogorraren istorioa da. Titulua “8 Mile Road” izeneko errepide batean dago oinarrituta, Detroit-en bi alde banatzen dituena: pertsona beltzez nagusitutako Detroit (Wayne County) eta zuriz nagusitutako Oakland County eta Macomb-eko suburbioak.

Bere nagusitasunean Detroit-en filmatua, arrakasta komertziala eta kritikoa lortu zuen, eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria jaso zuen, “Lose Yourself” abestiarengatik.

 8 Mile
Jatorria
Argitaratze-data2003
Izenburua8 Mile
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Alemania
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoamusika-filma, sarbide-bizipena, hood film (en) Itzuli eta film dramatikoa
Iraupena106 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Detroit
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Curtis Hanson
Gidoigilea(k)Scott Silver (en) Itzuli
[[Kategoria:Scott Silver (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Eminem
Kim Basinger
Brittany Murphy
Mekhi Phifer
Taryn Manning
Omar Benson Miller
Eugene Byrd
Anthony Mackie
Xzibit
Proof
Michael Shannon
Brandon T. Jackson
John Singleton
Evan Jones (mul) Itzuli
Bushman (en) Itzuli
De'Angelo Wilson
King Gordy
Chloe Greenfield
Larry Hudson (en) Itzuli













[[Kategoria:Evan Jones (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bushman (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Larry Hudson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaBrian Grazer
Jimmy Iovine
Curtis Hanson


Konpainia ekoizleaUniversal Studios
Imagine Entertainment (en) Itzuli

[[Kategoria:Imagine Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaJay Rabinowitz
Craig Kitson (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaPhilip Messina (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaEminem
Argazki-zuzendariaRodrigo Prieto
Jantzi-diseinatzaileaMark Bridges (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaDetroit
Argumentu nagusiafamilia disfuntzionala eta individual and society (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

8-mile.com
IMDB: tt0298203 Filmaffinity: 642021 Allocine: 41011 Rottentomatoes: m/8_mile Mojo: 8mile Allmovie: v261159 TCM: 438682 Metacritic: movie/8-mile TV.com: movies/8-mile Netlix: 60024922Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

1995. urtean, Jimmy “B-Rabbit” Smith Jr. deituriko rapero gazte bat trailer batean bizi da, eta bere bizitza pobrearen problemei aurre egiten saiatuko da. Michigan-en bizi da, bere ama alkoholikoarekin (Stephanie), arreba txikiarekin (Lily), eta Stephanie-ren mutilagun zapaltzailearekin (Greg).

Jimmy rap karrera aurrera ateratzen saiatzen da zerotik hasita, afroamerikarrez beteriko kultura batean murgilduta. Bere lagunek karrera artistikoa hastea nahi duten arren, Jimmyk zalantza handiak ditu bere talentu musikalarekiko, konfidantza faltagatik. Antsietate honek “The Shelter” deituriko club batean antolatutako rap bataila inprobisatu bat galtzera eramaten du, eta umilazioak jota, lokaletik joatera behartuta ikusten du bere burua.

Jimmyk kotxe fabrika batean egiten du lan, eta hasiera batean ez da ondo eramaten bere nagusiarekin, berandu ailegatzen delako eta honek ordu extrak ez dizkiolako ematen. Han, Alex deituriko neska bat ezagutzen du eta lagunak bilakatzen dira. Denbora aurrera joan ahala Jimmyren laneko jarrera hobetzen doa, eta azkenean ordu extra horiek lortzen ditu.

Etxean, Stephanie-k ezin ditu trailerraren fakturak ordaindu, eta horregatik jabetza hau kenduko diote. Hau izkutatzen saiatzen den arren, Greg konturatzen da eta borroka handi bat izaten du Jimmyrekin. Honen ondoren, Stephanie utzi eta joaten da. Jimmy-k Wink deituriko irratiko DJ batekin erlazio ona mantentzen du, diskoetxe baten promotorearekin kontaktua duena. Hala ere, haien erlazioa apurtzen da, Winkek Jimmyren aurka dagoen “Leaders of the Free World” rap taldearen promozioa sustatzen duelako. Momentu batean, Jimmy eta bere lagunak talde horrekin borroka bat izaten dute, baina hau bukatzen da Jimmyren lagunetako bat (Cheddar Bob) bere hanka nahi gabe tirokatzen duenean. Bizirik ateratzen da, baina handik aurrera muletekin ibili beharko da.

Egun batean lanean Jimmy-k beste langileen arteko rap bataila bat ikusten du, zeinetan batek (Xzibit) Paul deituriko langile bat homosexuala izateagatik iraintzen du. Jimmy batailan sartzen da, Paul defendatuz, eta Alexek hau dena ikusten du, eta ondoren Alex eta Jimmyk sexua izaten dute lantegian. Wink Jimmyrekin geratzen da estudioan, ekoizle batzuekin bilera bat izateko, baina heltzen denean Wink eta Alex elkarrekin topatzen ditu. Haserre, Jimmyk Wink jotzen du, Alex biak banantzen saiatzen den bitartean. Mendekua hartzeko, Wink eta “Leaders of the Free World” taldekoek Jimmy jotzen dute, amaren trailerraren aurrean. Taldearen liderrak, Papa Doc-ek, Jimmy pistola batekin apuntatzen du, baina azkenean ez da ezer gertatzen.

Jimmyren lagunik hoberenak eta batailen antolatzaileak (Future) Leadersen aurkako bataila egitera bultzatu nahi du. Gainera, Alex New Yorkera doala jakiten du, eta gertakari honek Jimmyren lehiatzeko nahiak berpizten ditu, batailara joatea erabakiz.

Batailaren txanda guztietan Jimmyk Leadersen kideak garaitzen ditu, eta azkenean Papa Doc-en aurka da finala, eta irabazten du, bere ahuleziak eta Papa Doc-enak azaleratuz. Hain garbia eta fidela da esaten duenarekin, Papa Doc azkenean hitzik gabe uzten duela, eta mikroa Future-i emanez joaten da. Alex eta lagunek zoriondu egiten dute eta Future-k The Shelter lokalaren batailen aurkezlea izateko esaten dio. Hala ere Jimmyk ezetz esaten du, lanean hasi eta bere karrera bere bidea jarraituz sortu nahi duelako. Lanera joaten da, bere etorkizunaren konfidantza guztiz berrituarekin.

Music from and Inspired by the Motion Picture 8 Mile da "8 mile" pelikularen soinu bandaren izena. Eminemek albumaren 5 abestitan hartzen du parte. Shady/Interscope diskaetxeak argitaratu zuen, eta Eminem-ek AEBetan izan zuen lehen N.1 lortu zuen "Lose Yourself" abestiarekin.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]