Àngels Garriga de Mata
Àngels Garriga de Mata | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Àngels Garriga de Mata |
Jaiotza | Sant Vicenç de Calders (en) , 1898ko urriaren 13a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 1967ko otsailaren 5a (68 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa eta idazlea |
Maria Angels Garriga i Martin, baita Angels Garriga de la Mata bezala ezagutzen dena (San Vicente de Calders, Katalunia, 1898ko urriaren 11 – Bartzelona, Katalunia, 1967ko otsailaren 5a) pedagogoa, irakaslea eta idazlea izan zen. Marta Mata politikari eta pedagogoaren ama, Espainiako trantsizioan eskola publiko eta laikoaren sustatzailea.
Antoni Garriga i Torrents eta Marta Martin Artigas-en alaba. Josep Mata i Virgili-rekin ezkondua, lau ume izan zituen, Jose, Marta, Maria eta Eulali. Oso gaztetan alargundu zen, bere senarra 1934-ean hil baitzen lan istripuan.[1]
"Estudios Normales de la Mancomunidad de Cataluña"-n hezia (1920-1923), Bartzelonan udal irakasle izan zen 1923tik 1931ra, eta irakasle nazionala 1931tik "Patronato Escolar del Ayuntamiento de Barcelona"-n. Gerra zibila bukatu ondoren eta diktaduraren hasieran, erakunde hau deuseztatu egin zen (1939), eta Angels bere lantokitik baztertuta (orduan "Grupo Escolar Pedro Vila" bezala ezagutzen zena), "Escuela Unitaria de Niñas"-en lan egingo du 1945 arte, elbarri geratu zen urtea.
Erretiratuta, 1946tik 1965era bere alaba Marta Matarekin biziko da bere gizonarengandik heredatutako masian, non besteak beste "Beceroles" (1965) liburua idatzeko duen, gerra ondorengo lehenengo liburua katalanez irakurketaren ikaskuntzaz.
Gaur egun, Cal Mataren masia Fundacio Angels Garriga de Mata fundazioaren egoitza da. Han antolatzen dira ikasleentzat jarduerak, irakasleentzako udako ikastaroak, seminarioak, hitzaldiak, pedagogiarekin zerikusia duten liburuen edizioak, eta abar. Gainera, 23.000 liburu baino gehiagoko liburutegia dauka, pedagogia katalanaren historian espezializatua eta material didaktikoak, XX. mendeaaren hasierakoetatik gaurkoetaraino.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L'entremaliada del ramat. Maria Riusen ilustrazioak. (1964, La Galera).
- Anem a buscar un gos. Fina Rifàren ilustrazioak. (1965, La Galera).
- Dijous a Vila. Pilarín Bayés en ilustrazioak (1965, La Galera).
- Una excursió accidentada. Antoni Bassóren ilustrazioak. (1965, La Galera).
- Un indicador para Curtó. Fina Rifàren ilustrazioak (1968, La Galera).
- Sara Cone Bryanten Com explicar contes: El Flautista de Hamelin, Historia de Filemón y Baucis, Las ocas del Capitolio. (1963, Nova Terra).
- El gran viaje de Gotazul y Gotaverde. Enrica Casademonten ilustrazioak (1971, La Galera).
- Charles Perraulten El gat amb botes (1972, La Galera).
- El testamento del tío Nacho.(1993, La Galera).
- Dotze contalles de l'Àvia de Saifores. Cesc, Joan d'Ivori, Fina Rifà, Josep y Raimon Obiolsen ilustrazioak (1998, La Galera).
Eskola liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ardilla. Método de lectura 1 y Ardilla. Método de lectura 2. Guia del mestre (1964, Teide).
- Beceroles, comencem a llegir 1. Guia del mestre. (1964, Teide).
- Estels, comencem a llegir 2. (Teide, 1967). 1998. urtean jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko Kataluniako Generalitatearen berrargitalpena.
- Lenguaje. APTO. (1966, Teide).
Àngels Garrigari buruz idatzitako liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Constantí i Mata, Montserrat. Petita història d'Àngels Garriga. Pilarín Bayésen ilustrazioak. (1995, Editorial Mediterrània).
- Mata i Garriga, Marta, Àngels Garriga, la seva escola,la seva generació de mestres. Saifores (1998, Fundació Àngels Garriga de Mata).
- Martí i Ventosa, Maria Dolors. Mata i Garriga, Marta. SAIFORES 1998, Un anys d'aniversaris. (1998, Saifores: Comissió de Festes i Fundació Àngels Garriga de Mata).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fallece a los 80 años la pedagoga Marta Mata, presidenta del Consejo Escolar del Estado. La Vanguardia 2006-6-27;.