Txantxar
Txantxar | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | teeth hard tissue disease (en) caries (en) |
Espezialitatea | Odontologia |
Arrazoia(k) | azukre, Lactobacillus Streptococcus mutans |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | aluminum chloride hexahydrate (en) , sodium fluoride (en) , tin(II) fluoride (en) , Amine Fluoride (en) , caries vaccine (en) , xilitol eta Tooth regeneration (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | K02, K02.6 eta K02.9 |
GNS-9-MK | 521.0, 521.07, 521.00 eta 521.06 |
GNS-10 | K0202. |
DiseasesDB | 29357 |
MedlinePlus | 001055 |
eMedicine | 001055 |
MeSH | D003731 |
Disease Ontology ID | DOID:216 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Txantxarra mikroorganismoek sortutako azidoen eraginez hortzetako plakan gertatzen den infekzioa da. Hauek hortzaren ehun gogorraren suntsipena eragiten dute, hau da, esmaltearen suntsipena.[1] Txantxarra Streptococcus mutans, Lactobacillus acidophillus eta Actinomyces viscosus bakterioek eragiten dute[2]. Gaixotasun kronikoa da, hau da, behin garatu ondoren ez da sendatzen.[3]
Txantxarra, gaixotasun periodontalarekin batera da hortz gabeziaren errudun nagusia, gutxi gorabehera munduko 65 eta 74 urteko %30-ak ez dute hortz naturalik.[4]
Eragileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azukreak: Txantxarra eragiten duten bakterioak elikatzen dituzte.
- Erretzeak: Tabakoak bakterio hauen aurkako babesa ahultzen du.
- Estresa: Ahoko babesaren jaitsiera eragiten du, listuaren produkzioa gutxitzen da eta bakterioek azukreak degradatzean sortzen dituzten azidoak indartsuagoak dira, txantxarraren agerpena erraztuz.[5]
- Ahoko higiene ahulak: Ez badira hortzak garbitzen, bakterioak ahoan gelditzen zaizkigun elikagaien bidez elikatu daitezke, txantxarra eraginez.[6]
- Diabetesa: Diabetesa duten pertsonek ez badute kontrolpean odoleko glukosa maila, txantxarra sortzen duten bakterioek bizirauteko probabilitate gehiago dute, honen agerpena handituz.
Bakterio plaka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hortzen gainazala estaltzen duen mintz fina kolore gardenekoa da, eta esmaltearen gainean kokatzen da. Mintz honetan ahoan ditugun bakterioak erantsi egiten dira, eta erantsitako bakterioen arabera bi plakek dute zerikusia txantxarrarekin:
- Plaka kariogenikoa: hortzen gainazalean azidoak askatzen dituena, hau minduz. Txantxarraren eragile nagusia da, eta ondoren aipatutako bakterio espezieek eragiten dute nagusiki.
- Plaka periodontopatogenikoa: gaixotasun periodontalen eragilea (Gingibitis eta periodontitis adibidez). Plaka honek txantxar erradikularrarekin erlazionatuta dago.[7]
Etapak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txantxarraren sorrerak hiru etapa ditu nagusiki:[2]
Hortz tarteetan harrapatuta geratzen diren janari ondarrek eta ahoan dauden mikroorganismoek hortz-plaka sortzen dute. Hortz-plaka handitu eta azidoak sortzen hasten dira.
Karbohidratoen hartziduragatik plakaren azidotasuna aldatu egiten da eta esmaltearen azaleko geruzak desmineralizatu egiten dira.
Esmaltea desmineralizatu ondoren txantxarra dentinara iristen da eta mikroorganismoek dentina entzima proteolitikoen bidez erasotuko dute.
Txantxarra tratatzen ez bada hortz-muinera iristen da, bertan nerbio eta odol hodiak daude eta hauek kutsatzen badira gaixotasun periodontalak eragin daitezke.
Eragile nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hortzen gainazal lauetara atxikitzeko mekanismo desberdinak ditu.
- Polisakarido exogenoak metabolizatzeko entzima desberdinak ekoizten ditu.
- Azidogenoa da, azukreak azido bihurtzeko ahalmena du.
- Azidofiloa da, ingurune azidoetan hazteko ahalmena du.
- Azidurikoa da, ingurune azidoetan azidoak ekoizten jarraitzeko ahalmena du.
- Azidogenoa.
- Azidofiloa.
- Azidurikoa.
- Ahalmen proteolitikoa du, proteinen degradazioa eragiten duten entzimak jariatzen ditu.
- Azidogenoa.
- Finbriak ditu, atxikidura lortzeko. Finbriak bakterio batzuen azalean dauden luzakin fin eta motzak dira, egitura proteikoa dutenak. Hauen zeregina bakterioak gainazal desberdinei atxikitzea da.
- Ahalmen proteolitikoa.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Infekzioaren kokapenaren arabera, nagusiki bost motako txantxarrak bereizten dira:[8]
I: Oklusala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adin txikieneko pertsonetan arruntena da
- Hortz atalen gainazal murtxikatzailean agertu, atzeko haginetan (koroaren goikalde zonaldean).
- Detekzioa oso erraza da, esmaltearen goikaldearen dekolorazioan datza.
II: Interproximala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzeko eta aurreko haginetan atera, eta hortzen arteko elkarketan kokatzen da txantxarra. Ez dira errazak detektatzeko, ondorioz erradiografiaren laguntza behar da.
III: Interdentala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek ere bi hortzen arteko espazioan kokatzen dira, baina aurrekoarekin desberdinduta hauek aurrekaldeko hortzetan ateratzen dira, ebakortzetan.
IV: Interproximal inzisala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interdentalaren hortz kokapen berdina baina hauek ertz inzisalean ateratzen dira.
V: Radikularra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denbora igarotzean eta gaixotasun periodontala eragin ondoren, ohikoena da hortzaren beheko zatia bakteriaz betetzea. Horrela, hortzaren sustraia azaltzen da, hau da, hortz oiaz estalita zegoen hortzeko beheko zatia. Esmalte dentalak ez duelako babesten, bakterioen plakak dentina zuzenean eragiten du eta ohikoa da zulotxoak garatzea.
Garbiketa desegokiaren ondorioz hainbat bakterio agertzen dira. Hauek pertsonaren karbohidratoak erabiltzen dituzte energia lortzeko eta euren polisakaridoak ekoizteko. Bakterioek hainbat prozesu metabolikoengatik karbohidratoak degradatzen dituzte; glukolisia eta fermentazioa. Prozesu hauen bidez hainbat azido organiko sortzen da eta honekin batera protoien sintesia. Protoi hauek hortzaren ehun gogorrarekin, esmaltea, hidroxiapatitaz osatua dagoena (Ca10(PO4)6OH2), kontaktuan sartzen da disoluzioa bat sorrarazten, beste modu batera esanda, txantxarra sortzen.
Gertatutako erreakzio kimikoa:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Caries. 2019-04-26 (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ a b c d e (PDF) Txantxarra. .
- ↑ García Bacallao, Lourdes; Núñez, Daniel Pedro. (2010-6). «Bioquímica de la caries dental» Revista Habanera de Ciencias Médicas 9 (2): 156–166. ISSN 1729-519X. (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Caries» www.webconsultas.com 2010-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- ↑ Urruzola Arrate, Manex. (2011). Txantxarraren aurka, onena listua. Elhuyar.
- ↑ Agirre, Jabier. (1990). Hortzaginen higienea. Elhuyar.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Caries: ¿qué tipos hay? | Clínica dental Ferrus & Bratos» Ferrus&Bratos 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Clasificación de las cavidades dentales, según Black» Blog de ILERNA Online 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]