[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Protesi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikillana (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:40, 22 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Gorputzaren atal bat ordezkatzen duen gailua da protesia (prósthesis Antzinako Greziatik eratorria: gehikuntza, aplikazioa, atxikimendu). Ordezkapen hau sortzetiko gaixotasun batengatik edo trauma batengatik ematen da.

Behin protesia jarrita, errehabilitazioa egin beharra dago. Prozesu hau protesigile batek koordinatzen du, aditu-talde baten laguntzarekin. Aditu-talde hau diziplina anitzezkoa da, eta psikiatrek, kirurgialariek, terapeuta fisikoek, eta okupazio-terapeutek osatzen dute.

Eskua ordezten duen protesia

Pertsonaren itxura fisiko eta behar funtzionalen arabera diseinatu eta egokitu behar da protesia. Hala ere, pazienteak protesi baten beharra duenean, bere etorkizuneko helburuen eta ahalmen ekonomikoen arabera aukeratuko du protesi mota desberdinen artean.

Protesi mota anitz aurkitu ditzakegu merkatuan, hona hemen garrantzitsuenak:

Gorputz atalaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garezur-fazial protesien artean aho-barneko eta aho-kanpoko protesiak daude. Gehien erabiltzen diren aho-kanpoko protesiak honako hauek dira: protesi hemifazial, protesi aurikular (belarrikoa), sudurreko-protesi eta begi-protesietan. Aho-barneko protesien artean, berriz, hortz-protesiak (hortzeriak eta hortzetako inplanteak) dira erabilienak.

Hortz-protesia

Lepoko protesien artean laringe, trakea eta goiko-esofagoaren ordezkoak bereizten dira.

Funtzioaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protesiaren funtzioari dagokionez beste sailkapen bat egiten da:

  • Protesi pasiboak: Hauen funtzio nagusia pazientearen itxura eta estetika zaintzean datza. Ondorioz, pazientearen nahiak asebetu behar ditu.
  • Protesi aktiboak: anputazio-maila guztietarako aproposak diren protesiei deritze, eta kable-sistemen bitartez ahalbidetzen dute mugimendua.

Energia-iturriaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protesi batzuk energia beharra dute, eta, energia honen iturriaren arabera honako protesi mota hauek sailkatzen dira:

  • Mekanikoak: Paziente beraren indar muskularraren ondorioz aktibatzen dira.
  • Mioelektrikoak: Anplifikadore eta elektrodo desberdinek larruazalean antzeman daitezkeen potentzial elektrikoak jaso egiten dituzte, eta mugimendu fisiko bihurtzen dituzte.
  • Hibridoak edo mistoak: Aurreko bi moten konbinazioa da.

Gailu mediko hauei buruz aurkitu dezakegun lehen informazioa Rig Vedako Vishpala (K.a. XII mendean) erregina eta gerlariaren egurrezko hankari egiten dio erreferentzia. Hala ere, egiptoarrek protesien aitzindariak izan zirela uste da, Egiptoko inperio berrian 2001en aurkitutako gorpu batean egurrezko behatz bat agertu zelako.

Antzinako Erromaren garaiko aztarnak ere aurkitu dira, hala nola, hortz-koroak. Dena dela, aipatzekoa da protesi horien helburua estetikoa zela. Protesien beste lehenengo aipamenetako bat Herodotus historialariak azaldutako istoriokoa da. Kontakizun honetan, Hegesistratus aztia, gatibu zegoela, bere etsaietatik ihes egiteko oina moztu eta egurrezko batengatik aldatu zuen.

Egurrezko eta metalezko eskuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurrezko eta metalezko esku protesikoen historiari dagokionez, Marcus Sergius erromatar jeneralaren istorioa dugu aipagarri. Jeneral honek guda batean bere eskuineko eskua galdu zuen, eta batailara bueltatu ahal izateko metalezko esku bat jarri zioten.

Götz Von Berlinchingen-en protesia

Götz Von Berlichingen-ak XVI. mendearen hasieran beso protesiko konplexu bat sortu zuen, fama handia izan zuena. Hala ere, 2000. Urtean (Afrikako iparraldean) K.a. 950-710 urteko egurrezko eta larruzko behatz bat aurkitu zen, lehen protesi ergonomiko egiaztatua ezagutaraziz.

Erdi-aroan zehar protesiak nahiko sinpleak izan ziren, eta soilik dirudunentzako erabilgarriak.Errenazimenduan berriz, burdina, kobrea, altzairua eta egurra erabili ziren protesi egokiagoak sortzeko.

Teknologiaren garapena XX. mendera arte

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. Mendearen amaieran Kirurgialari italiar batek beso protesiko bat diseinatu zuen haren paziente batentzako. Beso honek pazienteari aukera ematen zion kapela kentzeko, bere poltsa irekitzeko eta dokumentuak sinatzeko.

Hala ere, anputazio-kirurgian eta protesien diseinuan benetako aurrerapenak Ambroise Paré kirurgialariari esker eman ziren XVI. Mendearen hasieran. Garapen hauekin batera belaun-azpiko gailu bat agertu zen, hanka eta oinaren arteko posizio desberdinak erregulatu zezakeenak. Aurrerapen hauek, nahiz eta azkenengoak ez izan, berebiziko garrantzia izan dute gaur egungo protesiak garatzeko.

II. Munduko Guda bukatzerakoan, NAS delakoak (ingelesez, National Academy of Sciences) protesien ikerketa eta garapena bultzatu zuen, gobernu-erakunde bat sortu arte.

Azken urte hauetan, teknologia garatu egin den bitartean, protesien teknologia esponentzialki hasi da teknika berriak erabiliz.

Protesiaren egokitzapena eta materialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protesi gailuaren ordenantza, diseinua eta tratamenduaren arduraduna da protesigilea.

Kasu gehienetan, protesigilea pazientearen atal kaltetuaren igeltsuzko molde bat egiten hasten da. Pisu arineko eta erresistentzia handiko termoplastikoak erabiltzen dira molde hau era pertsonalizatu batean egiteko.

Kevlar-aren egitura molekularra

Karbonozko zuntzak, titanioa eta Kevlar bezalako materialak, erresistentzia eta iraunkortasuna eskaintzen diote molde horietatik eskuratutako protesiei.

Protesi sofistikatuagoak elektronika aurreratuarekin ekipatuta daude, egonkortasuna eta kontrol gehigarriak eskainiz.

Gaur egungo teknologiak eta fabrikazioa 

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak pasa ahala, hainbat aurrerapen egon dira protesien eremuan. Polimero berriek eta beste materialek, karbonozko zuntzak bezala, protesiak erresistenteago eta arinago izatea ahalbidetu dute. Material gehigarriei esker, protesiek itxura errealago bat izateko aukera daukate. Hau garrantzizkoa da, batez ere, ikus daitezkeen gailuetan (adibidez esku baten protesia).

Esku-protesi estetikoa

Protesiak hurrengo pausuak jarraituz fabrikatu ohi dira:

  1. Muinoiaren neurketa.
  2. Gorputzaren neurketa protesiaren beharrezko tamaina jakiteko.
  3. Silikonazko eredu baten eraketa.
  4. Geruza termoplastiko baten sorkuntza ereduaren inguruan.
  5. Protesiaren polimerozko atalen formazioa.
  6. Protesiaren metalezko atalen eraketa.
  7. Protesi osoaren muntaia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.    “Live healthy” aldizkaria: Ohiko protesien sailkapena.

2.   “Bairon Tobar” adituaren blog pertsonala: Mekanikaren araberako protesi-sailkapena.

3.    Marcial Lezama Stgo, Gizarte Segurantza Institutu Mexikarraren Fisioterapeutaren aurkezpena: Protesien inguruko historia sailkapena eta dinamika

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]