Primark
Primark | |
---|---|
Datuak | |
Mota | brick and mortarra, clothing store chain (en) eta negozioa |
Jarduera sektorea | Txikizkaria |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Jarduera | |
Kidetza | Partnership for Sustainable Textiles (en) , Accord on Fire and Building Safety in Bangladesh (en) eta Ethical Trading Initiative (en) |
Enplegatuak | 78.000 (2019) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Limited Company (en) |
Jabea | Associated British Foods (en) |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1969 |
Sortzailea | Arthur Ryan (en) |
Sorlekua | Dublin |
webgune ofiziala |
Primark arropa saltzen duen kate irlandar baten izena da eta Associated British Foods taldekoa da. Saltzen duten produktu gehienak propio taldearentzat fabrikatzen dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1969an lehenengo denda ireki zuen kateak Mary Street-en Dublin, Penneys izenarekin. Urte bat baino gutxiago pasa ondoren lau denda gehiago ireki zituen irlandako hiriburuan, eta 1971. urtean hiritik ateratzen ziren Cork-en beste denda bat irekitzeko. Bi urte pasa ondoren, Erresuma Batura iritsi zen Primark izenarekin. 2000. urtean, C&Aren erretiroa britaniar merkatuan aprobetzatuz beren lokalak eskuratu zituen, 100 establezimendu baino gehiago lortuz.
2006tik nazioarteko hedapen plan bat hasi zuen Europan, Torrejón de Ardoz herrien denda baten inaugurazioarekin (Madril, Espainia), merkataritza-gune batean.[1] 2009an Portugalen, Herbeheretan, Alemanian eta Belgikan negozioak ireki ditu. Gaur egun Penneys marka bakarrik Irlandan erabiltzen da, aldiz gainerako herrialdeetan Primark deitzen da.
2009an fundatzaile Arthur Ryanek konpainia abandonatu zuen eta berritze aldi bat hasi zen zuzendari kargu guztietan.[2]
Dendak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Primarken merkatu nagusia Europako batasuna da. Soilik Uharte britainiarretan 200 establezimendu baino gehiago ditu. Manchesterrek (Erresuma Batua) taldearen denda handienarekin kontatzen du, 13 900 metro karratu baino gehiagorekin.[3]
Primarkek haren nazioartekoa hedapena hasi zuen 2006an Madrilko denda batekin, eta gaur egun 40 establezimendu baino gehiago ditu Espainian...[4] Garrantzitsuena Madrilko Gran Víako Madrid-París eraikinan kokatuta dago, Primarkaren munduko bigarren denda handiena da 12 400 metro karraturekin bost plantatan.[5] 2010ko hamarkadan zehar beste irekitze batzuk jarraitu zituzten Herbeheretan, Portugalen, Alemanian eta Belgikan.
Primark Estatu Batuetan hedatu zen 2015an hago lehenengo denda Bostonen ireki zuenean, lau planta eta 7 000 metro karratu baino gehiago erabiliz.[6]
Primarken dendak hurrengo herrialdeetan daude:
Herrialdea | Dendak |
---|---|
Erresuma Batua | 185 |
Espainia | 44 |
Irlanda | 37 |
Alemania | 25 |
Herbehereak | 18 |
Frantzia | 11 |
Portugal | 10 |
Estatu Batuak | 8 |
Austria | 5 |
Belgika | 5 |
Italia | 4 |
Osotara | 352 |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gran Vía-ko Primark
-
Bostoneko Primark
-
Manchesterko Primark