Marguerite Brunet
Marguerite Brunet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marguerite Brunet |
Jaiotza | Baiona, 1730eko abenduaren 19a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1820ko uztailaren 13a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea eta theatre manager (en) |
Marguerite Brunet, Mademoiselle Montansier izenaz ere ezaguna, (Baiona, 1730eko abenduaren 19a - Paris, 1820ko uztailaren 13a) euskal aktorea eta antzerki zuzendaria izan zen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]14 urte zituela, Bordelen ursulinek zuten komentutik ihes egin eta Amerikara joan zen. Martinikako intendentea zen Bursonen maitale bilakatu eta Saint-Dominguen jantzi-denda jarri zuen. Parisera joan eta Mme Montansier bere izekoren etxean geratu eta kasino bat eratu zuen Saint-Honoré kalean.
Saint-Contesteko markesarekin zuen harremanari esker Versaillesen antzerki bat zuzendu zuen eta Marie-Antoinette erreginak 1775ean jauregiaren antzezlanen esklusibitatea lortu zuen. 1779an Fontainebleau, Saint-Cloud, Marly, Compiègne, Rouen, Caen, Orléans, Nantes eta Le Havreko antzerkien esklusibitatea ere lortu zuen. 1777ko azaroaren 18an Versaillesen, eta Luis XVI.a Frantziakoa ikusleen artean zegoela, Théâtre de la rue des Réservoirs izeneko antzerkia eraiki zuen, laster Théâtre Montansier izango zena.
Frantziako Iraultza eta gero, Parisera joan zen Honoré Bourdon bere maitalearekin batera joan eta Théâtre des Beaujolais zuzendu zuen 1790 eta 1806 artean. Frantziako Iraultzako Gerretan armadarekin batera joan zen Belgikara Comédiens de la République française konpainia zuzenduz.
Izualdian, lainotearen 25ean hain zuzen ere, atxilotu zuten. Hamar hilabete eman zuen presondegian aske utzi zuten arte. 1799ko irailaren 5ean Neuville ezkondu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bouchenot-Déchin, Patricia. (impr.2007). La Montansier : de Versailles au Palais-Royal : une femme d'affaires. Perrin ISBN 2-262-02681-5. PMC 496629847. (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
- ↑ Bonnet, Manuel,.. (impr. 2009). La Montansier, 1730-1820 la fameuse directrice. Art + musées et monuments ISBN 978-2-85495-395-4. PMC 690475301. (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bouchenot-Déchin, Patricia. (2007). La Montansier. Paris: Perrin ISBN 978-2262026813..
Bonnet, Manuel. (2009). La Montansier (1730-1820), la fameuse directrice. éditions Arlys ISBN 978-2-85495-395-4..