Magdalena (ibaia)
Magdalena Río Magdalena (es) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.528 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 2°42′42″N 75°25′50″W / 2.7116°N 75.4305°W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 260.000 km² |
Ur-emaria | 7.200 m³/s |
Iturburua | Kolonbiako mendigunea |
Bokalea () | Karibe itsasoa |
Magdalena[1] (gaztelaniaz: Río Magdalena) Kolonbiako ibai nagusia da. Kolonbiako mendigunean sortzen da eta herrialdea 1.543 kilometroan zeharkatzen du, hegoaldetik iparraldera. Karibe itsasora isurtzen da Barranquillaren ondoan. Ibaiadar nagusia Cauca da.
18 departamenduetako lurrak sartzen dira Magdalena ibaiaren arroan. Denetara 263.858 km²-ko azalera du, Kolonbiako azaleraren % 24a, eta bertan herrialdeko populazio osoaren % 80a bizi da eta BEGaren % 85a ekoizten da. Horregatik, luzeena edo emaritsuena ez izanda ere (Putumayo, Caquetá eta Orinoko ere lehiatuko lirateke sailkapen horretan), Kolonbiako ibai garrantzitsuentzat hartzen da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magdalena ibaia Kolonbiako hego-mendebaldean sortzen da, Kolonbiako mendigunean, Laguna de la Magdalenatik gertu (Cauca eta Huila departamenduen artean). Gero hegoaldetik iparraldera herrialde osoa zeharkatzen du Kolonbiako Andeetako Ekialdeko eta Erdialdeko mendilerroen artean. Kariben itsasoratzen da, Bocas de Cenizan, Barranquillatik 7,5 km-ra. 1.543 km-ko luzera du eta 990 km-an, Hondatik (Tolima) Barranquillaraino, nabigagarria da.
Bere ibaiadar nagusiak Cauca, César eta Funza dira.
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magdalenaren emaria 19 urtez (1971-1990) Calamar-en (Bolívar departamendua), Kariben itsasoratu baino 100 km lehenago, neurtua izan da[2]. Ikertutako azalerak 257.438 km² ditu, arro osoaren % 98a. Urteko batez besteko emaria 7.243 m³ segundokoa da. Emari handiena azaroan du (10.290 m³/s) eta txikiena martxoan (4.184 m³/s).
Magdalena ibaiaren batez besteko emariak (m³/s) Calamar-en neurtuak
Datuak: 1971 eta 1990 artean